Irakurriena
- 1. Niche Mobilityk 1,6 milioi euroko inbertsio erronda itxi du Copreci eta MONDRAGONekin
- 2. Auzitegi Gorenak ere atzera bota du Fagor Etxetresnakeko eta Edesako bazkide talde batek MONDRAGONen aurka jarritako erreklamazioa
- 3. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren 7. edizioa, maiatzaren 8an Huhezin
- 4. Ekoizpen linea fotovoltaiko berriak fabrikatu ditu Mondragon Assemblyk Aljeriarako
- 5. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 6. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
Arrautza jaurtiketako industria diseinuko lehiaketak ez du hutsik egin

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Arrautza Jaurtiketako Industria Diseinuko ohiko lehiaketa egin du gaur, San Pankrazio eguna dela eta —unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren zaindaria—. Aurten, lehiaketaren XXVI. edizioa egin da, Industria Diseinuko Berrikuntza taldeak antolatuta. Lehiaketan 68 ikaslek hartu dute parte, 28 taldetan banatuta, gehienak Industria Diseinuko lehen ikasmailako ikasleak.
Lehiaketan 68 ikaslek hartu dute parte, 28 taldetan banatuta, gehienak Industria Diseinuko lehen ikasmailako ikasleak
Bi helburu ditu: batetik, parte-hartzaileen ahalmen zientifiko-teknikoak ebaluatzea eta, bestetik, ikasleen artean motibazioa sustatzea.
Jaurtitzean arrautza ongien babesten duen tramankulua egin duten Goi Eskola Politeknikoko ikasle eta langileen lana saritzeko fakultateak martxan jarritako ekimena da.
Goi Eskola Politeknikoak San Pankrazio zaindariaren eguna ospatzeko antolatzen dituen ekintzen barruan egiten da jarduera, eta aukera ematen du, jolasaren bidez ikasleek euren ezagutza akademikoak erabiltzeko. Lehiaketaz gain, kirol-jarduerak, jolasak eta kontzertuak ere egon dira.
Arrautza-jaurtiketa
Parte-hartzaileek tramankulu bat diseinatu behar izan dute, tamaina ertaineko eta egosi gabeko arrautza bat babesteko, eta, horretarako, material hauek soilik erabili ahal izan dituzte: 200 gr-ko kartoi mehea —koloretakoa hobe—, ukipen-kola eta/edo soka.
Behin eraikitakoan, hainbat oztopo gainditu behar izan dituzte: arrautza ahalik eta urrunen jaurtitzea, apurtu gabe; prototipo berritzaile eta estetikoki erakargarria eraikitzea, eta hegaldi ikusgarria lortzea. Hiru kategoria daude (urrutien iritsi dena, politena edo erakargarriena eta irtenbiderik sormenezkoena), industria-diseinuko lanik eraginkorrena eta berritzaileena saritzeko. Gainera, arrautza garraiatzeko tramankulua pintatu egin daiteke, tenperak, errotuladoreak edo bestelako materialak erabiliz.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Liburutegiaren eraikinaren (7. eraikinaren) hirugarren solairuko leihoa izan da aukeraturiko lekua. Handik, 15 metroko garaieratik, ikasleek futbol-zelairantz bota dituzte arrautzak, beren tramankulu bereziak erabiliz.
Arrautza-jaurtiketako irabazleak
- Hegaldirik luzeena:
- Taldea: Garito
- Kideak: Ekaitz Rada eta Gorka Garcia
- Hegaldirik politena:
- Taldea: Humpty Dumpty
- Kideak: Oier Aristegieta, Oier Azkue eta Elur Lazpita
- Diseinurik onena:
- Talde: Kasko Txito
- Kideak: Nikoe Beitia, Gabriela Alutiz eta Yera Elorza