Irakaskuntza

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea

Ikerketa zentro teknologikoa

Ingeniaritza eta arkitektura

Banketxea

Irtenbide profesionalak.

Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.

Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.

Arizmendi-Ikerlan taldeko kideak FLL Euskadi-MONDRAGON torneorako prest

Arizmendi ikastolako 4 taldek parte hartuko dute torneoan. Guztira, 20 talde lehiatuko dira 'Challenge' kategorian eta 17 'Explore' kategorian, martxoaren 2an Arrasateko Iturripen.
2024/02/29

Arizmendi ikastolako taldeek hasiera-hasieratik parte hartzen dute FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON torneoan eta dagoeneko DBH4-ko hezkuntza curriculumaren barruan sartuta dute ekimen honetarako prestaketa. Izan ere, Iñaki Barrutia irakasleak azaldu duenez, STEAM arloa era ludiko batez lantzeko aukera ematen die eta "asko motibatzen" ditu ikasleak. Gainera, Ikerlaneko ingeniarien laguntza izan dute torneoa prestatzeko.

Gaztelupe guneko ikasgela batean robotaren jokoa prestatzen harrapatu ditu Arizmendi-Ikerlan taldeko kideak TU Lankidek. Aitortu dutenez, hasieran "kosta" egin zitzaien jokoa ulertzea baina dagoeneko prestatuta daude zapatuko torneorako. Zorte on!

Finala, lau egoitzatan

2024ko martxoaren 2an izango da FLL Euskadi-MONDRAGON torneoa, Mondragon Unibertsitatearen Iturripeko campusean. Euskadiko finalaren egoitzetako bat izango da Arrasatekoa. Besteak Bilbo, Donostia eta Gasteiz izango dira.

FIRST LEGO League Euskadi programak 15 urte bete ditu aurten estatu mailan STEAM bokazioei bultzada ematen eta erreferentzia izaten; izan ere, Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak bultzatutako ekimenak bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea du xede. Horrez gain, talde-lana, sormena eta etengabe hobetzeko nahiaren balioak bultzatzea da oinarrian sustatzen diren helburuak.

Aurtengo 15. edizioan, FLL Euskadik partaidetza marka gainditu du: 2024an 2.828 ikasle (aurreko aldian baino %35 gehiago) eta 171 talde (2023an baino %33 gehiago) aritu dira programan. Ikastetxeen kopurua ere handiagoa izan da, 57 ikastetxe aritu baitira. Horiek guztiak beren proiektuarekin lehiatuko dira martxoaren 2an.

Elkarlana da FIRST LEGO Leaguen oinarri sendoenetako bat, eta FLL Euskadi-MONDRAGON lehiaketa aurrera eramateko ezinbestekoa da instituzio zein enpresen babesa. 2024ko edizioa beste behin Mondragon Unibertsitateak, MONDRAGON Korporazioak eta Innobasquek antolatu dute. Horiez gain, babesle bezala aurkitzen dira Arrasateko Udala, Ausolan, Danobatgroup, Erreka, Fagor Taldea, Ikerlan, Krean, Laboral Kutxa, LKS Next, Lortek eta Maier, eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saila, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia. Ingeniera Soy elkartea da Espainia mailako lehiaketaren antolatzailea.

Irakaskuntza

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea

Ikerketa zentro teknologikoa

Ingeniaritza eta arkitektura

Banketxea

Irtenbide profesionalak.

Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.

Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.