Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
Arizmendi Ikastolak 'Herria Kantari' jaialdia ospatuko du emakumeen ahotsak ozenaraziz
Parte-hartzaileak eta ibilbidea
Haur Hezkuntza (ERDU) eta DBH arteko ikasleek hartuko dute parte jaialdian, talde hauetan banatuta:
- Olarte (ERDU 4-5 urte)
- Umezaintza (ERDU 4-5 urte)
- Santa Teresa (BATU LH 5-6 urte)
- Arimazubi (BATU LH 5-6 urte)
- Gazteluondo (DBH)
Ekitaldia Seber Altube plazan hasiko da 12:00etan, aurkezpenarekin. Ondoren, taldeak herrian zehar banatuko dira honako gune hauetan abesteko: Portaloia, Iratiko Plaza, Arbolapeta, Abaroa eta Herriko Plaza.
Euria egingo balu, ekitaldiaren hasiera eta amaiera Kulturolan ospatuko litzateke
Emakumeak sormenaren erdian
Azken urteetako bidetik jarraituz, aurtengo errepertorioak ere emakume sortzaileak izango ditu protagonista. Goizean zehar, honako kantu hauek entzun ahal izango dira, besteak beste:
- Azaroak 25 (Sastraka emakumeak)
- Oroitzen (Sukena)
- Lau korapilo, Kantauri eta Sunday (Sune)
- Amets bat (Alaitz eta Maider)
- Euskararen eguna egunero (Loa eta Laia)
- Nire gorputza da (Kantu Kolore)

Amaiera ekitaldia
Jaialdiari amaiera emateko, 13:00etan talde guztiak berriro elkartuko dira Seber Altuben. Bertan, talde bakoitzak abesti bat eskainiko du eta, borobiltzeko, ikasle guztiek elkarrekin Idoia Asurmendiren "Wafa" abestia kantatuko dute.
Eguraldi txarra bada: Euria egingo balu, ekitaldiaren hasiera eta amaiera Kulturolan ospatuko litzateke. Kasu horretan, kantu-guneak babespeko lekuetara aldatuko lirateke: Kutxa ingurua, Herriko Plaza, Biteri, Parrokia eta Uarkape.