Irakurriena
- 1. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 2. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 3. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 4. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 5. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 6. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 7. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 8. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 9. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 10. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
Arizmendi Ikastola, Elkartenet eta Etxepare lizeoa elkarlanean Euskadiko lehenengo berrerabilpen eta prestakuntza zentroa sortzeko
Gailu informatikoak berrerabiltzeko zentrurik ez dago Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako mikroinformatikako taldea beste erakundeekin batera ari da lanean.
Irailaren 5ean, Lehendakaritzan bildu ziren Jabi Alfaro eta Inhar Eskisabel (Elkartenet), Gaizka Eraña (Arizmendi Ikastola), Eder Etxebarria (Etxepare lizeoa), Asier Aranbarri Urzelai eta Mikel Hidalgo Bordegarai (EJko Berrikuntza Sozialaren Zuzendaria eta aholkularia, hurrenez hurren). Ordu eta erdiko bilkura horretatik BPZ baten proiektu pilotua aztertzeko mandatuarekin atera ziren. Orain, hilabeteko epea dute proiektu hori aurkezteko.
Elkarteneteko, Arizmendi Ikastolako eta Etxepare lizeoko kideekin bildu ondoren, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du material informatikoa Berrerabiltzeko Prestatzeko Zentro (BPZ) baten proiektu pilotua aztertzeko. Elkartenetek urteak daramatza software librearen erabilera eta gailuen berrerabilpena bultzatzeko lanean.
Elkarteneteko, Arizmendi Ikastolako eta Etxepare lizeoko kideekin bildu ondoren, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du material informatikoa Berrerabiltzeko Prestatzeko Zentro (BPZ) baten proiektu pilotua aztertzeko
Martxoan Elkartenetek abian jarri zuen sinadura kanpainaren ondotik etorri da Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Sozialaren zuzendariarekin eta aholkulariarekin egindako bilera. Baikor eta itxaropentsu atera ziren, BPZ baten proiektu pilotua aztertzeko konpromisoa lortu dutelako.
BPZ bat eskatzeaz gain, bi protokoloren beharra mahaigaineratu dute. Lehenean baja emandako ekipamendua modu ordenatuan nola kendu zehaztuko litzateke: ahal denean BPZ-n berrerabiliz edo bestela birziklatuz. Eta bigarrenak, berriz, etorkizunean berrerabili ahal izateko erosten diren ekipo berrien ezaugarriak jasoko lituzke, baita erosteko baldintzen plegetan erretiratutako eta baja emandako gailuak BPZ-ra eramatea ere.
Horrez gain, Jaurlaritzako ordezkariek ateak zabalik utzi dituzte software libreari buruz hitz egiteko beste bilkura bat egiteko. Elkarteneteko eta Ikastoletako kideek ezinbestekotzat jo dute Hezkuntzan Librezale taldeak parte hartzea.