Irakurriena
- 1. Osasungintzaren sektoreko posizioa indartu du Fagor Taldeak, Fagor Healthcare kooperatibarekin
- 2. Orca, Orca Aero eta Lotto-Intermarché taldearen 2026ko bizikletak aurkeztu ditu Orbeak
- 3. Batzek, Velatiaren aeronautikako osagaien unitatea erosteko aurreakordioa itxi du
- 4. Fagor Ederbatt, Dakarreko historiako lehen kamioi hibridoaren bultzatzaile
- 5. Agur, Jose Antonio Ajuria
- 6. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioa, TU Lankideren zenbaki berriko gai nagusia
Arizmendi Ikastolak bi urteko gela Pausoka dagoen eraikinean eskainiko du 2026-27 ikasturtean, Aretxabaletan
Egoera ikusirik, Aretxabaletan, Udalak Pausoka kooperatiba, Kurtzebarri Eskola eta Arizmendi Ikastolak osatutako mahaia deitu zuen. Arrazoi desberdinak medio, Aretxabaletan Haurreskolen Partzuergoa eskaintzea erabaki zuen Udalak.
Espazio berria izango da, Arizmendi Ikastolaren Hezkuntza Eredua eskaintzeko Ikastolako lankideek diseinatu dutena
Haurreskolen Partzuergoa Hezkuntza Sailak finantzatzen duen arren, Aretxabaletako Udalari dagokio eraikin bat eskaintzea. Orain arte Pausoka kooperatiba egon den Belorrieta kaleko eraikina Gizabidea Fundazioarena da. Arizmendi Ikastola ere Fundazio honetako patronatuko kidea da. Eta 2003an sinatutako herri akordio izaera jasotzen duen hitzarmen baten harira, Pausoka kooperatibak eraikin horretan egin du bidea. Udalak Partzuergoa eskaintzeko eraikinik ez zeukan.

Udalak deitutako mahaian elkarrizketak izan ostean akordio bat lortu da. Udalak, ikastetxeek eta Gizabideak begi onez ikusten duten akordioa. Aretxabaletan Partzuergoaren eskaintza Gizabidearena den eraikinean izango da 26-27 ikasturtetik aurrera. Eta Arizmendi Ikastolak 2 urteko gela eraikinean bertan izango du. Horretarako, eraikina egokitu egingo delarik, espazio berri bat eraikiz.
"Akordioa positiboa da Aretxabaletarentzat eta etorkizunean hezkuntzak izango dituen erronkei erantzuteko oinarria eraikitzen laguntzen duela deritzogu", adierazi dute Arizmendi Ikastolako ordezkariek
2026-27 ikasturtetik aurrera, beraz, Belorrietako eraikinean eskainiko du Arizmendi Ikastolak 2 urteko gela. Espazio berria izango da, Ikastolaren Hezkuntza Eredua eskaintzeko Ikastolako lankideek diseinatu dutena. Bestalde, egun Basabeazpin dauden zerbitzuak ere eskainiko dira bertan, besteak beste, jantokia, egutegi aukera desberdinak eta harrera gela.
Akordio honetan bakoitzaren interesen gainetik herri interesak gailendu direla nabarmendu nahi izan du Arizmendi Ikastolak. Udalak, ikastetxeek eta Gizabideak ikuspegi horrekin egin dute lan. "Akordioa positiboa da Aretxabaletarentzat eta etorkizunean hezkuntzak izango dituen erronkei erantzuteko oinarria eraikitzen laguntzen duela deritzogu", adierazi dute Arizmendi Ikastolako ordezkariek.