Ane Blazquez, Ikerlaneko ikerlariak, Arizmendi Ikastola bisitatu du Emakume Zientzilariaren Nazioarteko Egunaren baitan

Card image cap
2024/02/13

Etorkizuneko profesionalei esparru zientifiko eta teknologikoan duten esperientzia akademiko eta laborala hurbiletik eta modu naturalean azaltzeko asmoz, Ane Blazquez Ikerlaneko ikertzaileak hitzaldi bat eman zien iragan ostiralean Arizmendi Ikastolako Batxilergoko ikasleei. Ekimena igande honetan, otsailak 11, ospatuko den Emakumea eta Neskatoa Zientzian Nazioarteko Egunaren barruan kokatzen da.

Zenbait azterlanek egiaztatzen dute gaur egun profil teknologikoak direla enpresen premia nagusia, bai goi-mailako graduetan, bai prestakuntza-graduetan, eta, beraz, emakumeen talentua erakartzea bereziki beharrezkoa da

Efemeride hori dela eta, Ikerlanek horrelako ekimenak egiten ditu urtero, STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika) bokazioak sustatzeko, eta esparru horretan emakumeen presentzia % 30ekoa da. Zenbait azterlanek egiaztatzen dute gaur egun profil teknologikoak direla enpresen premia nagusia, bai goi-mailako graduetan, bai prestakuntza-graduetan, eta, beraz, emakumeen talentua erakartzea bereziki beharrezkoa da. Ikerlanen datuak aztertzen ari den ikertzaile honen hitzaldiak, besteak beste, zientziaren eta teknologiaren arloan lanean ari diren emakumeak ikusaraztea du helburu, etorkizuneko profesionalek benetako eta hurbileko erreferentziak izan ditzaten.

Ane Blázquez (Oñati, 1995) Informatika Ingeniaritzan doktorea da eta Ikerlaneko Adimen Artifizialeko lantaldean ikerlari gisa dihardu. Arlo horretan doktoretza zentro teknologiko berean egin ondoren hasi zen lanean. Matematikan graduatu zen UPV/EHUn eta ondoren masterra egin zuen Modelizazio eta Ikerketa Matematikoan, Estatistikan eta Konputazioan. Bere interesek denborazko serieen analisia, balio atipikoen detekzioa eta ikasketa automatikoa barne hartzen dituzte, eta gai horiei buruzko artikulu batzuk argitaratu ditu lehen mailako aldizkarietan.

Bere hitzaldian, ikasleak animatu ditu STEAM lanbideen esparruan probatzera, erakarrita sentitzen badira: «Ez izan beldurrik. Eman aukera hori. Ezinbestekoa da emakumeek zientzian, teknologian, informatikan, matematikan, elektronikan…parte hartzea!”.

Ikerlani buruz

Ikerlan zentro liderra da teknologiaren transferentzian eta industriari balio lehiakorra ematen. Soluzio integralak eskaintzen ditu hainbat domeinu teknologiko konbinatuz hiru arlo handitan: teknologia digitalak eta adimen artifiziala, sistema elektroniko txertatuak eta zibersegurtasuna, eta teknologia mekatronikoak eta energiaren esparrukoak. Gaur egun, 420 pertsonaz osatutako taldea dago, eta egoitzak Arrasaten, Donostialdean eta Bilbon ditu. MONDRAGON Korporazioko eta Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kide den kooperatiba gisa, enpresa-eredu jasangarria, lehiakorra eta etengabe aldatzen ari dena da. 2024an, Ikerlanek 50 urte betetzen ditu, eta bere sorrerako helburuari eutsi dio: inguruko enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko teknologia garatzea.

Ikerketa zentro teknologikoa