Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
Matz-Erreka kooperatibaren 50 urteko ibilbidea batu dute liburu batean

Enpresaren jarduera eta langile kopurua haziz joan zen etengabe; 1962an Bergarako Azkarruntz auzoko lokal batera aldatu ziren, eta 1967an Bergaratik Antzuolara etorri ziren, 57 langilerekin.
1969an Euskadiko Kutxan bazkidetzeko kontratua izenpetu zuten eta hori oso garrantzitsua izan zen kooperatibaren ibilbidean, une hartan sartu baitzen Arrasaten osatzen ari zen Mondragon enpresa taldean.
Kontu horiek, negozio desberdinen sorrera eta bilakaera eta beste jasotzen ditu hainbat argazkiz lagunduta atera duten liburuak.
Pertsonen garrantzia
Gaur egun lau negozio-ildo ditu Matz-Errekak: ateetarako automatismoak, ate automatikoak, prezisiozko plastikoak eta finkapen elementuak. Azken negozio horretan 2000ko hamarkadan pauso inportanteak eman direla adierazi zuen liburuaren aurkezpenean Mila Retolatza finkapeneko zuzendari komertzialak, "sortu duten lantalde indartsutik hasita".
Etorkizuna oparoa izan dadin Matz-Erreka "ondo kokatuta" dagoela adierazi zuen Jose Manuel Etxezarreta gerenteak. Guztiaren gainetik pertsonen garrantzia nabarmentzen da 50. urteurreneko liburuan eta horixe nabarmendu zuen aurkezpenean gerenteak ere. Datozen urteetan Matz-Errekak "orain arteko merkatuetan" jarraituko duela esan zuen Etxezarretak, agian berriak ere agertuko direla, mundu osoan saldu beharko dituztela euren produktuak eta ekoiztu ere, bai hemen baina baita kanpoan ere.
Elkarlanean
Elkarlanean osatu dute 50. urteurreneko liburua. Sekzio bakoitzeko arduradunek idatzi dituzte bakoitzari dagozkien atalak eta Idazti enpresak egin du edukien koordinazio lana. Aurkezpena martitzenean egin zuten Antzuolan; 40 bat lagun bildu ziren bertan.