Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Adolfo Plaza, MONDRAGONeko Finantza Dibisioko lehendakariorde berria
MONDRAGONeko Batzorde Iraunkorrak Adolfo Plaza (Bilbo, 1978) izendatu du Finantza Dibisioko lehendakariorde – Laboral Kutxak, LagunAro BGAEk eta Osartenek osatua – eta Korporazioko Kontseilu Nagusiko kide berri.
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da eta Zuzendaritza Aurreratuan Masterra du Deustuko Unibertsitatean
Adolfo Plazak, Txomin Garcia ordezkatu du Laboral Kutxako lehendakaritzan. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da, eta MBA Zuzendaritza Aurreratuan, Deustuko Unibertsitatean. Bere ibilbide profesionala Arthur Andersen-Deloitte auditore enpresan hasi zuen, finantza eta aseguru erakundeetan espezializatutako taldeko buru gisa, eta 2006an Ipar Kutxako Barne Auditoretzako eta Arriskuaren Kontroleko Unitateko zuzendaritzan sartu zen.
Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak bat egin ondoren, 2013an, Laboral Kutxako Eragiketa Saileko zuzendari izendatu zuten (2013-2017), eta, ondoren, Plangintza eta Kudeaketa Kontroleko Saileko zuzendari (2017-2019) eta Finantza Arloko zuzendari (2019-2023). Halaber, Laboral Kutxako Kontseilu Errektoreko kidea eta LagunAro Aseguruen Administrazio Kontseiluko kidea izan da.