Irakurriena
- 1. Sormenaren festa, Ikus-entzunezko Komunikazioko gradu amaierako lanen aurkezpenean
- 2. Fagor Ederlan Taldeak Ipar Amerikako Regen Aluminum enpresaren %51 eskuratu du
- 3. Zabalik da TFG-TFM MONDRAGON Sarien 2025eko deialdia
- 4. Etxebizitza eraginkorrago bat lortzeko bero-ponpen tokiko ekoizpena indartu du Domusa Teknikek
- 5. Batzar Nagusiak, komunikazioa eta elkarlana indartzeko espazio
- 6. Erretiratutako langileekin harremanak sendotzen jarraitzen du Ikerlanek
Abenduaren 27an eta 28an Emakumeen XIV. Futbol Txapelketa Arizmendiren eskutik

Berdintasunean oinarritzen den gizarterantz, behar-beharrezkoa da eraldaketa soziala bultzatuko duten talde eta pertsonak heztea. Honetan laguntzeko Arizmendi ikastolak emakumearen kirolaren aldeko apustu sendoa egin zuen orain dela urte asko.
Bide honetatik lanean, gaur egun bailaran emakume gehien biltzen dituen kirol elkartea izatera lortu du Arizmendik. Guztira 210 neska biltzen ditu Arizmendi Kirol Elkarteak kirol diziplina desberdinetan: futbola, areto futbola, igeriketa, boleibola eta pilota.
Guztira 210 neska biltzen ditu Arizmendi Kirol Elkarteak kirol diziplina desberdinetan: futbola, areto futbola, igeriketa, boleibola eta pilota
Futbol txapelketa aitzindaria
Futbol txapelketari dagokionez, hamahiru bider jokatu da dagoeneko txapelketa hau. Aurtengoa, beraz, hamalaugarrena izango da. Debagoiena bailarako talde guztiek hartzen dute parte: Leintz Arizmendi, Bergara eta Aloña Mendi.
Aurreko hamahiru aldiak Aretxabaletako Ibarra futbol-zelaian jokatu dira. Aurtengoa, estreinakoz, Arrasateko Mojategi futbol-zelaian izango da.
Lau maila arituko dira: alebina, infantila, kadetea eta seniorra. Lehenengo hiru mailetan futbol 8ko txapelketa egingo da abenduaren 27an. Senior mailan futbol 11ko goi mailako triangular bat jokatuko da abenduaren 28an: Erreala, Eibar eta Bergara, Arrasate, Oñati, Eskoriatza eta Aretxabaletako neskek osatzen duten Debagoieneko Selekzioa.
Atzo izan zen txapelketaren prentsaurrekoa. Bertan, Garbiñe Etxeberria, Errealeko nesken futboleko arduraduna, Maria Ubarretxena, Arrasateko alkatea, Gorka Gabilondo, Kirol Elkarteko arduraduna, Unai Busturia, Arizmendiko ordezkaria eta Jon Zabaleta, Eibar Kirol Elkarteko nesken futbol arduraduna, egon ziren.
Errealak edizio guztietan hartu du parte. Garbiñeren hitzetan “orain urte batzuk genituen futbol erreferentzia guztiak gizonezkoak ziren. Gaur egun, emakumezko futbol jokalariak ere ezagutzen dituzte gazteak”. Hau horrela izanda, oraindik lan asko egiteko dagoela aitortu zuen Garbiñek.