2030 Agendaren eta Jasangarritasun helburuen gaineko masterra EHU, Deustu eta Mondragon Unibertsitatearen eskutik
Titulua euskal unibertsitate sistemako hiru unibertsitateen arteko lankidetzaren ondorio da eta UPV-EHU, Deustu eta Mondragon Unibertsitatearen artean eskainiko den lehen titulua da; bukatzean emango den titulua beraz, hiru unibertsitateen izenean emango da.
2024/09/03
Azken urteotan asko idazten ari gara Agenda 2030 eta Garapen Jasangarriko Helburuen inguruan, eta asko hitz egiten da esparru ezberdinetan, bereziki arlo politiko zein ekonomikoan gai honen inguruan. Industria sektoreari ere zuzenean eragiten dio eta ugariak dira Agendaren eta Helburuen baitan azken urteotan hartzen ari diren erabakiak eta ezartzen ari diren araudiak. Hori guztia ondo ulertzeko eta arloaren gainean espezialista bilakatzeko euskal hiru unibertsitateek masterra eskaintzen dute.
Hauek dira unibertsitate arteko espezialista titulu honen helburuak:
Ulertzea 2030 Agendako Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) lortzeko zeharkako ikuspegi integratzaile baten beharra, hainbat lehentasun eta ikuspegi lotuko dituena.
Agenda 2030 ezartzeko mekanismoak aplikatzea eta mekanismo horiek euskal administrazio publikoarentzat maila guztietan planteatzen dituzten aukerak eta erronkak baloratzea, hezkuntzaren arloan, sektore pribatuan, hirugarren sektorean eta gizarte zibilean.
Xehetasunez ezagutzea “GJHen euskal ekosistema” eta Euskadiko 2030 Agendaren garapenean parte hartzen duten eragileak, bai eta estatuko, Europako eta antzeko ezaugarriak dituzten eskualdeetako beste eragile batzuk ere.
Garapen jasangarrirako koherentzia gure politika publikoetarako, garapen ekonomiko jasangarrirako eta aliantza operatibo eta eraginkorrak sortzen laguntzeko aukera onuragarria dela hausnartzea.
GJHetan aurrerapena neurtzeko adierazleak proposatu, kalkulatu eta interpretatzeko gai izatea.
4 arrazoi titulu hau aukeratzeko
Master honek lana aurkitzeko eta promozionatzeko aukera gehiago emango dizu, jasangarritasuna arlo berria eta estrategikoa baita mota guztietako erakundeentzat.
GJH lehentasunezko gaia da Euskadirentzat, Europar Batasunarentzat eta nazioarteko erakundeentzat, eta, lehentasun hori dela eta, gero eta integratuago dago mota guztietako erakunde eta maila guztietako zeharkako eremuetan.
Irakasleek esperientzia handia dute GJHetan, hainbat diziplinatan espezializatuta daude eta hainbat erakundetatik datoz, arlo akademikotik haratago.
Irakaskuntza-ikaskuntza metodologia berritzailea da, eta modu erdipresentzialean ematen da, zure agendan eta konpromisoekin bateragarri egin dezazun. Gainera, aukeratzen duzun erronkari aurre egiteko laguntza eskaintzen dizu. Erronka hori Graduondoko Amaierako Lana izango da.
Irteera profesionalak
Espezialista titulu honek garapen profesionalerako gaitasuna ematen die hainbat arlotan graduatutako ikasleei, diziplinazartekoa delako eta ikuspegi praktikoa duelako. Besteak beste, sektore pribatuan, irakaskuntzan, administrazio publikoan, hainbat mailatako gobernu erakundeetan eta GKEetan lan egin ahal izango duzu. Era berean, norbere negozioari ekin ahal izango dio edo eta negozioa sortu ahal izango da, jasangarritasunaren aldeko proiektu berritzaileak gidatzeko.
Akordioak gazteen talentu ekintzailea, berrikuntza, proiektuen inkubazioa eta lurraldeko kultura eta sormen industriaren ekosistemaren arteko lotura indartzea du helburu. Lankidetzaren lehen emaitzetako bat 2026ko irailean egingo den Hackathon KSI (Kultura eta Sormen Industria) ekimena izango da.
Unibertsitateko langileek bi eguneko zeharkaldia antolatu dute, bihartik etzira, fakultatearen campus guztietatik igarotzeko, piraguaz, bizikletaz eta oinez. Ostiralean, Bele eta Mugi Panderoak taldeen kontzertuarekin amaituko dira 50.urteurreneko ekitaldiak eta Bilbotik Eskoriatzara bitarteko abentura.
IAFEP 2026 nazioarteko konferentziak 15 herrialdetako adituak bildu ditu Oñatin. Hiru egunez, mundu osoko 90 ikertzaile inguruk Mondragon Unibertsitatean partekatu dituzte kooperatibismoaren, langileen parte-hartzearen eta enpresa demokratikoen inguruko azken aurrerapenak.
Second Step Alema Sáenz eta Jon Peralek, Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN) Graduko ikasleek, bultzatutako ekimena da. Proiektuaren helburua erabilitako zapatilak biltzea, tokiko zapatagileek konpontzea eta berriro merkaturatzea da, haien bizitza erabilgarria luzatzeko.