Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
“Konexio Digitala ikastaroa erraza, dinamikoa eta oso praktikoa izan da”
"Konexio digitala" programa lehen urratsa da Internet, sare sozialak, bideo-konferentziak... edota “on line” ikaskuntza-plataformak eskaintzen dituen aukera guztietara iristeko.
MONDRAGON Korporazioak eta Lagun Aro EPSVk bultzatuta eta Udalaitz kooperatibaren laguntzarekin, Mondragon Unibertsitateak eta Nexek diseinatu eta eman dute ikastaroa. Haren diseinuan, ikaskuntza metodologia berri guztiak sartu dira eraginkorra, erakargarria eta lanarekin bateragarria izan dadin. Hala nola, “gamifikazioa”, erronketan oinarritutako formazioa edo ikaskuntza soziala eta tutorizatua bezalako metodoak erabiltzen dira.
Lehen saio pilotuan, 15 pertsonek hartu dute parte, eta guztiek oso balorazio positiboa egin dute. Igone Larrañagak eta Oneka Ezkurrak azaltzen dutenez, “modu erraz eta dinamikoan oinarrizko informatikaren kontzeptu berriak ikasi ditugu, guretzat ezezagunak zirenak, baina gero eta beharrezkoagoak eguneroko bizitzan. Etorkizuna digitala baita; hori argi dago”.
Ikastaroaren bigarren edizioa laster hasiko da. Mundu digitalera konektatu nahi duten MONDRAGONeko kooperatibetako langileei zuzenduta egongo da.
Mugi Digitalera
Lehenengo Konexio Digitala programa hau Mugi Digitalera barruan kokatzen da, pertsonen etengabeko birkualifikazioa sustatu nahi duen ikaskuntza-plataformaren barruan. Iñigo Larrea, MONDRAGONeko Talentuaren Kudeaketaren arduradunak azaldu duenez, “badakigu kooperatibek erronka disruptiboei aurre egiten ari direla, hala nola trantsizio berdeari edo negozioen eraldaketa digitalari. Erronka horiei guztiei aurre egiteko, pertsona proaktiboak behar ditugu, beren bizitza profesionalean kualifikazioaren ardura izango dutenak. Modu berean, ibilbide horretan laguntzeko tresnak eta baliabideak eskura izatea ere beharrezkoa da”.
Aukera digital berrietan trebatzeko plataforma hau, kooperatiben beharren arabera osatuko da, momentuan momentuko beharretara egokituta.