Irakurriena
- 1. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
- 2. MONDRAGON Hospitalityra batu da Orkli
- 3. Automozio Dibisioetako kooperatibek bazkide laguntzaile izateko akordioa sinatu dute MGEPekin
- 4. Domusa Teknik-ek eta MONDRAGONek Hotta-n inbertitu dute, bero-hondarra konfort bihurtzeko
- 5. Leire Mugerzak “Gipuzkoako enpresaburu onenaren” ASPEGI 2026 Saria jasoko du
- 6. Belaunaldi-erreleborik ezak eta kanpo-talentuaren hazkundeak eragin zuzena dute euskal enpresen ordainsari-politiketan
20 urte Mundukiderentzat lanean Mozambikeko iparraldean
Beñat Arzadun Mundukidek Mozambiken duen kooperanteari egindako elkarrizketaren aurrerapena. Elkarrizketa osoa abuztuaren bukaeran argitaratuko dugu, podcast formatuan.
Beñat Arzadun Olaizola, oreretarra, igeniaria da eta 20 urte inguru daramatza Mundukiderentzat lanean, Mozambikeko iparraldean. Duela bost bat hilabete itzuli zen etxera, Euskal Herrira, eta oraindik Mozanbikeko ikuspuntua kendu barik, gaur egungo zenbait gairen inguruko iritzia eman digu.
Hogei urte inguru eman ditu Arzadunek Mozanbikeko iparraldean. Mundukideren laguntza lurralde hartako hamar mila bat nekazarik jasotzen dute eta ekoizpena hobetzeko teknikak irakasten die kooperanteak.
Mendebaldera itzuli berritan, munduko gune pribilegiatura, zer pentsatua eman digu gaurkotasuneko zenbait gairen eta gure bizimoduaren inguruan: migrazioa, desberdintasun ekonomikoak, aldaketa klimatikoa eta kooperazioa, besteak beste.