Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
“Euskarari bere espazio eta funtzio propioa eman behar diogu gure kooperatibetako gestioan”
1970eko hamarkadan sortu ziren lehen euskara-batzordeak hainbat kooperatibatan, eta urteak joan ahala finkatu egin dira. Orain, ehunka langilek hartzen dute parte, eta milaka pertsonek partekatzen dituzte beren ekimenak. Onartzen dute bidea luzea eta bizia izan dela, baina lorpenak garrantzitsuak izan dira, eta “aintzatespen hauek sari bat dira Fagor Taldeko kooperatibetan lan egiten duen pertsona bakoitzarentzat, pertsona bakoitzak bere ekarpena egin baitu honaino iristeko”.
Hiru lerro estrategiko
Etorkizunari begira, Fagor Taldeak hiru ildo estrategikotan jarri du arreta, kooperatiben kudeaketaren arlo guztietan euskararen erabileran sakontzeko: euskararen ezagutza eta ulermena bermatzea, negozio-mapak euskara-profilaren arabera kudeatzea hobekuntza-ekintzak esleituz, eta euskarari bere espazioa eta funtzionaltasuna esleitzea.
Izan ere, urteak igaro ahala, talde kooperatiboak bere euskara-plana egokitu behar izan du, testuinguru bakoitzaren beharrei erantzun egokiak emateko neurriak eta ekimenak adostu eta sortuz. Lan horretan, hizkuntzen kudeaketaren gaia lantzen ari da.
“Gure kooperatibetan hizkuntza desberdinak erabiltzen dira, eta testuinguru horretan, euskarak bere komunikazio-funtzioak izan behar ditu esleituta. Horretan ari gara», argitu du Gizarte Kudeaketako arduradunak.