Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran

Gobernantzan eta berrikuntzan aditua den Gustavo Beliz politikari argentinarrak eta Filosofia Politikoko filosofo eta katedraduna den Daniel Innerarityk Otalora bisitatu dute, MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa bertatik bertara ezagutzeko eta etorkizuneko erronka teknologiko eta sozialen aurrean haren balioen indarraldiari buruz hausnartzeko.
Card image cap
2026/09/01

Ibilbide desberdinak dituzten baina gaur egungo erronka handietako batzuei buruzko interes komunak partekatzen dituzten bi pertsona elkartu ditu bisitak: eraldaketa teknologikoa, adimen artifiziala, gobernantza eta pertsonak erdigunean jartzeko beharra.

Daniel Innerarity Filosofia Politikoko filosofo eta katedradunak teknologiaren potentzial izugarriaren eta hura helburu sozialetara bideratzeko dugun gaitasunaren artean dagoen distantzia nabarmendu du. "Tresna oso indartsua dugu, gaitasunei dagokienez teknologia ikaragarria, baina harekin zentzuzkoa, integratzailea, ekologikoa eta berdintasunezkoa den zerbait egiteko dugun gaitasuna oraindik ez dago teknologiaren beraren mailan. Gap hori da kudeatu behar duguna".

Testuinguru horretan, Innerarityren ustez, Arizmendiarrietak inspiratutako printzipioek indarrean jarraitzen dute, nahiz eta haien aplikazioa garai berrietara egokitu behar den. "Arizmendiarrietaren ideien aplikazioak XXI. mendean ez du XX. mendean izan zen bera izan behar, baina haren balioek eta printzipioek denboran zeharreko balioa dute eta unibertsalak dira".

IMG_8050.jpg

"Arizmendiarrietaren ideien aplikazioak XXI. mendean ez du XX. mendean izan zen bera izan behar, baina haren balioek eta printzipioek denboran zeharreko balioa dute eta unibertsalak dira"

Kooperatibismoa eraldaketa teknologikoaren aurrean

Bestalde, Gustavo Beliz abokatu, politikari eta gobernantzan eta berrikuntzan aditu argentinarrak kooperatibismoaren gaurkotasuna azpimarratu du adimen artifizialak eta aldaketa teknologikoek markatutako testuinguruan. "Kooperatibismoa oso indarrean dagoen eredua da adimen artifizialaren garaian eta gaur egun mundu mailan planteatzen ari diren aldaketa teknologiko guztien aurrean".

Belizen iritziz, eredu kooperatiboaren indargune nagusietako bat, hain zuzen ere, pertsonak eta haien duintasuna erdigunean jartzeko duen gaitasunean datza. "Pertsonak erdigunean, giza duintasuna erdigunean eta, horregatik, lankidetza, lehia biziaren ordez. Hori da etorkizunari begira dugun erronka handietako bat".

"Pertsonak erdigunean, giza duintasuna erdigunean eta, horregatik, lankidetza, lehia biziaren ordez. Hori da etorkizunari begira dugun erronka handietako bat"

Enpresa, pertsonen komunitate gisa

Innerarityk, halaber, pertsonen parte-hartzeak enpresa-proiektuetan duen garrantzia nabarmendu zuen. "Hasieran, jendea integratzea zama bezala ikusi daiteke, baina, epe luzera, pertsonak proiektuaren parte direla sentiaraztea arrakastaren gakoetako bat da".

"Hasieran, jendea integratzea zama bezala ikusi daiteke, baina, epe luzera, pertsonak proiektuaren parte direla sentiaraztea arrakastaren gakoetako bat da"

Hausnarketa horrek lotura du Belizek enpresaren izaerari buruz egindako adierazpenekin: "Enpresa ez da interesen komunitate bat, pertsonen komunitate bat baizik. Eta komunitate horretan langileek zein enpresariek parte hartu behar dute".

Otalorara egindako bisitak, horrela, MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa gaur egungo eta etorkizuneko eztabaida handietako batzuekin elkarrizketan jartzeko balio izan du, adimen artifizialaren eraginetik hasi eta lanaren eraldaketaraino. Guztiek partekatutako ideia batekin: eraldaketa-prozesuen erdigunean pertsonak zaintzearen garrantzia.

Kooperatiba eta zuzendaritza heziketa