Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Lan mundura jauzia egiteko aukera Arizmendi Ikastolaren eskutik
PRO egitasmoak (Lanbide Heziketa) pertsona bakoitzari bere bidea sortzen laguntzea du helburu, lan-merkatuaren beharretara egokitutako formakuntza eskainiz. Gazteak bizitzarako zein lan-mundurako prestatzea eta euren etorkizun profesionala eraikitzeko tresnak ematea da Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketaren (PRO egitasmoa) zutabe nagusietako bat. Helburu horren bidean lortutako emaitzak eta formakuntza ereduaren balioa agerian uzteko, Ikastolak ikus-entzunezko bideo berri bat argitaratu du, gaur egun lan-munduan murgilduta dauden hainbat ikasle ohiren testigantzak biltzen dituena.
Arizmendi Ikastolak Lanbide Heziketak gazteei eskaintzen dizkien aukera errealak eta kalitatezko enplegurako sarbidea aldarrikatu nahi ditu
Hainbat ibilbide, oinarri bera
Arizmendi Ikastolako PRO egitasmoaren ezaugarri nagusietako bat da eskaintzen duen dibertsitatea, betiere pertsona erdigunean jartzen duen oinarri pedagogiko berarekin. Bideoan agertzen diren ikasle ohien testigantzek Ikastolan eskaintzen diren hainbat alor eta familia profesionalen isla dira: Informatika, Osasun Larrialdiak, Erizaintza zaintza laguntzaileak, GIKAI (Kirola), Sukaldaritza eta Eraikuntzen Mantenua.
Proiektu honekin, Arizmendi Ikastolak Lanbide Heziketak gazteei eskaintzen dizkien aukera errealak eta kalitatezko enplegurako sarbidea aldarrikatu nahi ditu, Debagoieneko gizarte eta ekonomia ehunari balio handiko profesionalak emanez.