Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Nafarroako Gobernuak Embega eta Stirling Zentroa bisitatu ditu
Agurtzane Martinez Ortigosa, Nafarroako Gobernuko Berrikuntzako zuzendari orokorra, Ana Mª Vicente Alzuaz, Berrikuntza eta Garpeneko zerbitzu burua eta Juan Ramon de la Torre, Aditech-eko zuzendaria (SINAIko koordinatzailea) Embega eta Zentro Stirling-ek Nafarroan dituen bulegoetan izan ziren iragan ostiralean. Instalazioak bertatik bertara bisitatzeko aukera izan zuten Embegako zuzendariarekin eta Stirling Zentroaren zuzendariarekin, Antonio Molina eta Javier Arancetarekin, hain justu ere.
Bisitan zehar bai enpresaren zein berrikuntza gunearen bilakaera positiboa ezagutzeko aukera izan dute. Balio erantsiko produktuak ikusi ahal izan dituzte, bereziki gizaki eta makinen arteko interface pantailak, sensorika arloko berrikuntzak eta baita 4.0 arlo digitaleko beste zenbait produktu eta zerbitzu.
Nafarroako Gobernuko ordezkariak euren estrategia partekatzeko aukera izan dute Embega eta Stirling Zentroko ordezkariekin, batzuek zein besteek elkarrekin ideia eta etorkizuneko aukerak partekatuz.