Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Atzeko mahaitik, Foroaren beste kronika
Zorionez, bertaratutako gehienak A8aren beste aldetik zetozen. Kolapsoak, hori bai, eskala txikiagoko erreplika bat izan zuen Sabino Arana etorbidean eta baita Euskaldunako aparkalekuaren sarreran ere, eta horrek foroaren hasiera hamar minutu atzeratu zuen.
Jende asko elkartu zen hitzordu korporatiboan. 400 pertsona baino gehiago. Ia kooperatiba guztietako ordezkariak. Zuzendaritza-kontseiluetako pertsonak, kontseilu errektoreak, finantzak, komunikazioa... Aurpegi ezagunak, lagun zaharrak eta berriak, gazteak eta seniorrak, hainbat lekutatik etorritako emakume eta gizonak.
"Eta orain gure lanarekin jarraitzera", esan zuen Pello Rodriguezek. 2025/2028 zikloa hasi besterik ez da egin. Ilusioa, anbizioa, konpromisoa eta energia ona sumatzen dira
Gipuzkoako euriak Bilboko eguzkiari utzi zion lekukoa. Eta une askotan eguzkia izan zen nagusi Euskaldunaren zeruan. Donostiako Kursaala utzi eta Bilbon hitzordu hau antolatzen ari zen MONDRAGONi egindako keinu konplizean agian.
Hori bai, glamourra falta zitzaion ekitaldia antolatu zen aretoaren izenari: Bigarren Hall-a, zabala eta argi natural handikoa. Ikus-entzunezko baliabideak, kamerak atzealdean xehetasun guztiak iruditan jasotzeko, pantaila erraldoi bat hiru bider laukoa agertoki nagusian, MONDRAGONen logoa presente eta parte-hartzaileentzako mahaiak areto osoan banatuta.
Hiru, bi, bat... Akzioa! Leirek ekiten zion, Javierrek jarraitu, ondoren Zigor, bi Mikelak, Olga, Pello eta abar: Jon, Alex, Nerea, Laura, Adolfo, Marijo eta Arturo. Guztiek eszenatokia zapaldu zuten, MONDRAGONeko Komunikazio saileko Iban Garatek gonbidatuta.
Sei orduko saioa izan zen. Eta amaieran Angel Lopez de Luzuriaga "Ardiluzu" marrazkilariak umore eta sakontasun puntua jarri zuen. Ardiluzu gai izan zen bere ilustrazioekin eta hitz bakarrarekin ekitaldia definitzeko: MONDARAGON "Kontrakultura" da, balio eta kultura nagusiak baztertzen dituen proiektu sozioenpresariala, esan zuen.
"Eta orain gure lanarekin jarraitzera", esan zuen Pello Rodriguezek. 2025/2028 zikloa hasi besterik ez da egin. Ilusioa, anbizioa, konpromisoa eta energia ona sumatzen dira. Izan ere, Arizmendiarrietak esango lukeen bezala, "beti dago beste pauso bat emateko aukera".