Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
IZEN egitasmoaren bideoa aurkeztu du Arizmendi Ikastolak
Arizmendi Ikastolako IZEN egitasmoa DBHko 3. eta 4. mailek eta Batxilergoko 1. eta 2. mailek osatzen dute. Hezkuntza-etapa honetan, ikaslea hainbat egoera eta erronka ezberdinen aurrean jartzen du, bere garapen osoa sustatzeko.
Arizmendi Ikastolaren helburu nagusia da ikasleari norbere burua eta ingurua ezagutzen laguntzea, etorkizunean erabaki kontzienteak hartuko dituzten herritar euskaldun eta konprometituak izan daitezen. Hala, Arizmendi Ikastolak aurkeztu duen bideo berrian IZEN egitasmoan diharduten ikasle eta irakasleak eguneroko aktibitate ezberdinetan ikus daitezke, helburuan lorpenean lanean.
Eskaintza akademikoa:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH): Ohiko lerroaz gain, ZIP (Zereginen Ikaskuntzarako Programa) eta Dibertsifikazio gela eskaintzen ditu Arizmendi Ikastolak.
- Batxilergoa lau modalitate ditu aukeran:
- Zientzia eta Teknologia.
- Giza eta Gizarte Zientziak.
Eskaintza bi gune ezberdinetan
Aipatu eskaintza akademikoa bi gune ezberdinetan eskaintzen du Arizmendi Ikastolak.
- Almen gunea (Aretxabaleta-Eskoriatza).
- Gaztelupe gunea (Arrasate).