Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Marijo Pagalday, MONDRAGONeko lehendakariorde berria
Marijo Pagalday eskoriatzarrak (Gipuzkoa) Alberto Gorroñogoitia ordezkatuko du, erretiroa hartu berri baitu. Pagalday Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da Mondragon Unibertsitatean, eta azken urteetan Alecop kooperatibako eta MEIko (MONDRAGON Nazioarteko Hezkuntza) zuzendari nagusia izan da, nazioartean goi-mailako hezkuntza erakundeak sustatu eta kudeatzeko helburua duen erakundekoa. Izendapen honekin, Pagalday Korporazioaren industria arloan lehendakariordetza exekutiboa betetzen duen lehen emakumea da.
MISE Dibisioa (MONDRAGON Ingeniaritza eta Zerbitzuak), Korporazioaren Industria Arloan integratua, gaur egun kooperatiba hauek osatzen dute: Abantail, Galbaian, GSR, Isea, LKS Next, Krean, Mondragon Lingua-Alecop, MSI, Ondoan eta Sareteknika.
Bere ibilbide profesionala oso lotuta egon da hezkuntza-esparruarekin eta nabarmentzekoa da MEI ekimenean izan duen papera, zeinaren bidez, besteak beste, Querétaroko MONDRAGON Mexico unibertsitatea abian jarri eta garatu diren. Era berean, Alecop enpresako zuzendari nagusi gisa ere parte hartu du Mondragon Linguarekin egin berri duen bat-egitean, eta proiektu berri bat sortu dute – Mondragon Lingua-Alecop –, enpresa-dimentsio berri batekin, baliabide gehiagorekin eta finantza-ahalmen handiagoarekin, etorkizuneko erronka eta negozio berriei aurre egiteko helburuarekin.