Irakurriena
- 1. Felipe VI.ak MONDRAGON bisitatu du, haren eredua eta etorkizuneko erronkak bertatik bertara ezagutzeko
- 2. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 3. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 4. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 5. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 6. Bazen behin Behobia Donostian
Euskal Herriko ikastolek 1,1 milioi euro banatu dituzte zailtasunak dituzten ikastolei eta proiektuei laguntzeko
Euskal Herriko 115 ikastolek osatzen duten batzar honek 1,1 milioi euroko laguntza ekonomikoak banatzea onartu zuen, laguntza eskatu duten ikastolek aurrera egin dezaten eta Euskal Kurrikulumean oinarritutako hezkuntza eredu euskaldunak Euskal Herriko herri guztietara hedatzen jarrai dezan. Diru-laguntza honen oinarria Ikastola bakoitzak duen ikasle kopuruaren arabera egindako ekarpen ekonomikoa da. Arizmendi ikastolako komunitateak ere ekarpen zuzenak egiten ditu kutxa honetara.
Aurten zazpi Ikastola eta proiektu ezberdinetara bideratuko da laguntza hau, besteak beste, Tutera, Lodosa eta Seaskako hainbat Ikastola eta proiektuera.
Gaur egungo administrazio desberdinen ereduek dituzten gabezien aurrean, Euskal Herriko 115 ikastolek komunitate bakarra osatzen dugu. Elkartasun Kutxaren gisako ekimenek Euskal Herriko ikastolen bideragarritasuna, ikastola guztien elkartasunak laguntzen duela erakusten digute.
Ikastola eredua irabazi asmorik gabeko herri eredu kooperatiboa da, guraso, profesional eta laguntzaileek osatutakoa. Batzarrean nabarmendu zenez, eredu horren gaurkotasuna eta beharra adierazten duen adibide garbia da Elkartasun Kutxaren proiektua.