Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Leire Mugerza Espainiako Ekonomia eta Gizarte Batzordera
Leire Mugerza, CEPES (Ekonomia Sozialaren Enpresa Konfederazioa) erakundeko presidenteordea da, eta ekonomia soziala ordezkatuko du Ekonomia eta Gizarte Batzordean.
Leire Mugerza MONDRAGONeko Kongresuko eta Batzorde Iraunkorreko presidentea da eta ekonomia sozialaren arloan 25 urte baino gehiago daramatza
Gaur argitaratu du Agintaritzaren Aldizkari Ofizialak izendapenaren berri. Espainiako presidenteorde eta Lan eta Ekonomia Sozialeko ministroak, Yolanda Diazek, astearteko ministroen kontseilua egin ondoren izendatu zuen Mugerza. Leirek Javier Goienetxea Urkaregi ordezkatuko du Ekonomia eta Gizarte Batzordean.
Leire Mugerza MONDRAGONeko Kongresuko eta Batzorde Iraunkorreko presidentea da eta ekonomia sozialaren arloan 25 urte baino gehiago daramatza. Besteak beste, EIKA, Eroski eta MONDRAGON Korporazioan egin du lan. Era berean, maiatzean CEPESeko laugarren presidenteorde izendatu zuten.
Hala, Ekonomia eta Gizarte Batzordean lau ordezkari izango ditu CEPES erakundeak. Konfederazioko presidente Juan Antonio Pedreño; lehenengo presidenteorde, Jeronima Bonafe; Zuzedaritzako Batzordeko kontseilari, Emili Villaescusa; eta orain izendatu duten, Leire Mugerza.
CES erakundea
Sozioekonomia eta lan arloetan Gobernuaren organu kontsultiboa da CES erakundea. Guztira 61 lagunek osatzen dute; Espainiako enpresa erakunde nagusietako ordezkariek, sindikatuek eta gizarte zibileko bestelako erakunde batzuek, besteak beste; nekazaritza arloko erakundeak, arratza-itsasokoek, kontsumitzaile eta erabiltzaileenak eta ekonomia sozialeko ordezkariek. Era berean, Gobernuak aukeratutako sei adituk ere parte hartzen dute erakundean.
1992an sortu zen eta zuzenean lege proiektu-aurreko dokumentuekin egiten du lan, lan eta sozioekonomia arloetan Gobernuak zuzenean erakundeari pasatutako dokumentuekin. Era berean, memoria eta txostenak ere aztertzen dituzte, urtetik urtera informazio aipagarriena aztertuz.
Cepes erakundea
Ekonomia Sozialaren Enpresen Espainiako Konfederazioa da CEPES, eta ekonomia sozialaren erakunde esanguratsuena da Estatuan. Instituzioekin eta botere publikoekin elkarrizketa sustatzeko plataforma gisa sortu zen. Gaur egun, 29 bazkidek 43.192 enpresa ordezkatzen dute. Datuak ere esanguratsuak dira, hala Estatuko langileen %12,5 ordezkatzen du CEPESek eta Estatuko Barne Produktu Gordinaren %10 da.
200 bazkide baino gehiago ditu erakundeak, egitura autonomoetan banatuta, eta kooperatiben, elkarte laboralen, Mutualitateen, gizarteratze enpresen, enplegu bereziko zentroen, ezgaitasuna dutenen elkarteen eta arrantzaleen kofradien interesak defendatzen ditu.