Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Berriatuako zesta punta txapelketa babestuko du aurten Kidek
Aurtengo San Gregorio Zesta Punta txapelketa eta Felix Aldazabal memoriala bereziak izango dira. Eta txapelketen aurkezpena ere halakoxea izan da. Kideko instalazioetan batu dira Zesta Puntako oraina eta etorkizuna, herriko kooperatibaren urteurrena balioan jarri asmoz. Bertan izan dira, lehiaketan parte hartuko duten zestapuntista batzuk eta antolatzaileak, hedabideen aurreko agerraldian. Kirolaren balioak eta kooperatibarenak goraipatuz. Herrigintzan, kirolaren sustapenean eta gizarte eragil lez, batzuek eta besteek egiten duten lana balioan jarriz.
Guztira Euskal Herri osotik (Iparraldea barne) etorritako 72 pelotarik hartuko dute parte bost maila ezberdinetan
Berriatuko Zesta Eskola 1985ean sortu zen, Berriatuak desanexioa lortu eta gero Mendibarren forntoia eraiki zenean. Hasieratik Lea-Artibai, Mutriku eta beste hainbat herritako pelotariak izan ditu elkarteko kide Berriatuko bertakoez batera. Gaur egun 100 kide inguru dira zesta eskola osatzen dutenak eta horietatik 60 inguru haurrak dira neska zein mutil. Hasieran bezala orain ere asteko egun guztietan burutzen dira Berriatuan zestarako dagoen gogo hori asetzeko ekintzak, bai entrenamentu edo entseguen bidez zein partiduetan ere.

Urte hauetan guztietan zehar zesta eskolako pelotariek hainbat txapelketa irabazi dituzte; Euskal Herriko txapelketak, Bizkaiko txapelketak, Herriarteko txapelketak, GRABNI, Elite eta abar. Urte guzti horietan pelotariek izan dituzten emaitza bikainei esker Berriatuko Zesta Eskolak daukan izena eta oihartzuna Euskal Herri osoko zesta punta zaleen artean da ezaguna.

Eta oraingo hiletik aurrera herrian egingo diren bi lehiaketak horren adibide dira. Aurkezpenean Agustin Bengoetxea, Kideko presidentea; Mikel Plaza, Berriatuako Zesta Eskolako kidea; eta Joseba Goienola, Berriatuako alkatea izan dira. Guztiek zestapuntaren garrantzia eta harrobia sustatzeko bi lehiaketek duten indarraz aritu dira. Aurtengoa 37. San Gregorio txapelketa (XVI. Felix Aldazabal memoriala) izango da eta berritasun moduan KIDE S.Coop. enpresaren 50. urteurreneko ekintzetariko bat bihurtuko dala goraipatu zuten hiru ordezkariek. Guztira Euskal Herri osotik (Iparraldea barne) etorritako 72 pelotarik hartuko dute parte bost maila ezberdinetan.