Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Bezeroekin harreman gertukoagoa izango du Fagor Industrialek showroom berrian
Fagor Industrialek Oñatin duen lantegian du showroom berria. 625 metro koadro ditu eta 650.000 euroko inbertsioa egin dute. Labe, sukalde, garbigailu industrial eta lantegian egiten dituzten produktuak ikus ditzakete bertan kooperatibaren bezeroek, eta produktu horien ezaugarriak eta funtzionamendua gertu gertutik ezagutu, hornitzaile-bezero arteko zuzeneko harremanarekin.
Guggenheim museoa
Showroomaren inaugurazioa Guggenheim Bilbaoko jatetxe berriaren inaugurazioarekin batera etorri da. Guggenheimeko Nerua, Josean Martínez Alijaren jatetxe berriaren diseinu- eta instalazio-lanak egin ditu Fagor Industrialek. Proiektu hau azken urtean enpresak egin duen garrantzitsuenetarikoa izan da. Ez bakarrik jatetxearen mailagatik, baita diseinu eta funtzionalitate behar bereziengatik ere; sukaldeko elementu gehienak neurrira egin dira.