Nazioarteko enpresa taldea.
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Zaharrei egokitutako altzariak
Hotz ganberak
Mondragon Unibertsitateko Zientzia Gastronomikoen fakultatea
Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
MONDRAGON Hospitality indartsu azaldu da HIP Expo azokan, hotel eta sektore soziosanitariorako soluzio berritzaileekin
MONDRAGON Hospitality-k HIP-en (Horeca Professional Exporen) aurtengo edizioan hartu du parte, Espainiako ostalaritza sektoreko erreferentziazko hitzorduan (otsailaren 16tik 18ra, Madrilen). Azokak HORECA ekosistemako eragile nagusiak biltzen ditu, eta hotelgintzarako zein sektore soziosanitariorako espazio bereiziak eskaintzen ditu, merkatuak eskatzen duen espezializazio eta zeharkakotasun handiagoa islatuz.

Taldearen erakusketa-gunean, hainbat kooperatibak beren irtenbideak eta proiektu estrategikoak aurkeztu dituzte. Estaerako, ONNERAk, Basque Culinary Center-ekin (Mondragon Unibertsitatea) lankidetzan berriki inauguratutako GOe aurkeztu du hitzaldi batean, gastronomia eta operazio arloko berrikuntzaren eta bikaintasunaren abangoardiaren isla. AUSOLANek, berriz, sektore soziosanitarioko sukaldaritzan kalitatearen garrantzia azpimarratu du, behar espezifikoak dituzten kolektiboei egokitutako elikadura osasungarriaren aldeko konpromisoa nabarmenduz.


Bestalde, GERODANek adinekoen egoitzetan erosotasuna eta funtzionaltasuna hobetzeko barne-diseinuko proiektuak partekatu ditu. Azkenik, KIDEren presentziak osatu du kooperatiben parte-hartze bateratua, MONDRAGON Hospitality sektorerako irtenbide integraletan erreferente gisa sendotuz.
