Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
MONDRAGONek funts berria abiatu du proiektu berrietarako
Funtsa 15 milioi euroren konpromisoekin itxita dago, eta, MONDRAGONez eta Clave Mayorrez gain, FondIco Global FCR eta Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernu eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Arrisku Kapitaleko Sozietateak ere partaide dira. Funtsaren helburua da batez ere Korporazioaren ingurutik datozen proiektuen transferentzia teknologikoa babestea, abiapuntuan izanik lidergorako gaitasuna duen eta merkatua eta teknologia ezagutzen dituen talde bat, proiektuarekin konprometituta, dagoeneko existitzen diren ideiarik edo kontzepturik onenak enpresa proiektu bideragarri bihurtzeko.
“MONDRAGON Fondo de Promocion FCR”-ren inbertsio estrategiari dagokionez, datorren 6 urtean 30 konpainiatan inbertituko du, zeinek gutxienez 2 urteko bizitza izan beharko dute, eta bakoitzean egongo den behin-behineko partaidetza 4-5 urte izatea aurreikusten da.
Inbertsioa hainbat kapital edo zor ordainduz egingo da, partaidetutako enpresa bakoitzean gehienez ere 500 mila euroko zenbateko batekin, betiere partaidetza eskuratzeko Negozio Planean aurrez ezarritako balioko mugarriak betetzen badira.
Funtsaren inbertsioak, batez ere, industria, osasun eta energiaren sektoreetako oinarri
teknologiko eta berritzaileko konpainia nazionaletan egingo dira, eta gehienbat MONDRAGONen ingurunekoak izango dira, edo, ingurunekoak izan gabe ere, Funtsarentzat eta partaideentzat interesgarriak izango dira.
Funtsak aurreikusita dauka helburuko inbertsioak hirugarrenekin egitea, koinbertsio moduan, hirugarren horiek industrialak zein finantzarioak izan (Venture Capitals eta Family Offices).
Informazio gehien: hemen. (MONDRAGON Sustapen Zentroa)