Irakurriena
- 1. Felipe VI.ak MONDRAGON bisitatu du, haren eredua eta etorkizuneko erronkak bertatik bertara ezagutzeko
- 2. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 3. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 4. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 5. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 6. Bazen behin Behobia Donostian
Elikagai bilketa solidarioa abiatu du Arizmendi Ikastolak
Abenduaren 9tik 12ra bitartean egingo da kanpaina Arizmendi Ikastolaren gune guztietan. Ikastolako gune ezberdinetan jarriko dituzte elikagaiak jasotzeko kaxak eta batutako guztia Elikagai Bankuaren esku lagako da.
Hain justu ere, Elikagai Bankuaren eskaerari jarraituz, hauek dira jaso nahi dituzten lehentasunezko produktuak: Lekaleak (babarrunak, dilistak…), arroza, pasta, tomatea kontserban eta arraina kontserban. Era berean, haurrentzako produktuak ere batuko dituzte, fardelak eta pure ontziratuak, besteak beste.
Abenduaren 9tik 12ra bitartean egingo da kanpaina Arizmendi Ikastolaren gune guztietan
Arizmendi Ikastolatik ohartu nahi diete kanpainan parte-hartuko duten familiei sahiestu beharreko produktu sorta ere badela, bereziki gozokiak, esnea eta kakao-hautsa. Produktu horiek guztiak ez dituzte batuko.
Arizmendi Ikastolak kanpaina honetan parte hartzera animatzen ditu lehintz Ibarreko herritar guztiak, "ekarpen txikiak eginda ere, gure inguruko hainbat familiari lagunduko diegulako", adierazi dute Arizmendi Ikastolakoek.