Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Irailaren 14ko ekitaldian eskainiko duen koreografiaren zati txikia erakutsi digu KUKAIk
KUKAI dantza konpainiako bost dantzarik, Leire Santillan diseinatzaileak prestaturiko jantziekin, Gorbeiako parke naturalean grabatutako bideoa aurkezten digute. 'Humanity At Music, Sinfonia Kooperatiboa' ekitaldi handian ikusiko denaren aurrerapen gisa.
16 egun besterik ez dira geratzen MONDRAGON Korporazioak 'Humanity at Music, Sinfonia kooperatiboa' ekitaldia aurkezteko Gasteizko Buesa Arenan, eta dagoeneko ekitaldiaren osagaiak ezagutzeko aukera eskaini digu Korporazioak.
Fernando Velazquez Goya saridunak zuzenduko du Euskadiko Orkestra eta 500 ahotseko abesbatza erraldoia. Koreografia, berriz, KUKAI dantza konpainiak prestatu du eta bideo ikusgarri honen bitartez, ekitaldian eskainiko dutenaren zatitxo bat erakutsi digute.
Kolektibo kooperatiboari begira antolatutako ikuskizun handira joateko sarrerak eskuratu nahi dituenak, honako webgunean aurkituko ditu. https://humanityatmusic.com/