Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
MONDRAGON Sustapen Zentroak web orri berria estreinatu du
Euskarazko, gaztelerazko eta ingelesezko bertsioekin, MONDRAGON Sustapen Zentroak web orri berria aurkezten du, MONDRAGON Korporazioko ekintzailetasunaren eta enpresa-sustapenaren alorrak jorratuko dituena. Ekosistema korporatibora sarbide izan nahi du, kooperatiba eta dibisio ezberdinen gaitasunen eta interesen ikuspuntu transbertsal bat eskainiz, eta, aldi berean, kooperatibek startupekin, ETEekin eta bestelako inbertsio agenteekin izan ditzaketen konexioen ahalbidetzea erreztuz.
Plataforma berri honek kooperatiba industrialen interes- eta jarduera-alorren informazio eguneratua eskaintzen du, baita gaur egun martxan dauden enpresa-proiektuen informazioa eskaini ere.
Plataforma berri honek kooperatiba industrialen interes- eta jarduera-alorren informazio eguneratua eskaintzen du, baita gaur egun martxan dauden enpresa-proiektuen informazioa eskaini ere. Horrela, merkatuari begira Sustapen Zentro korporatiboa industria-, inbertsio- eta merkatu-kide gisa aurkezten da.
Gainera, web orri berriak albiste-buletin bat ere izango du. Bertan, MONDRAGONeko kooperatibek ekintzailetasunaren eta enpresa-sustapen arloan duten jardueraren berri ematen da. Horrez gain, hainbat gai ditu hizpide, hala nola, estatuko zein nazioarteko beste ekosistema batzuetako albisteak, startupak eta inbertsioak, berrikuntza irekia, arrisku kapitala, tendentziak, ekitaldien agenda, eta abar.
Ezagut ezazu MONDRAGON Sustapen Zentroko web orri berria!
www.mondragon-corporation.com/sustapen-zentroa