Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
10.000 euroko ekarpena egingo dio Fagorrek Gurutze Gorriari, Valentziako kalteei aurre egiten laguntzeko
Tanta hotzak Valentziako Erkidegoan eragindako uholdeen kalteei aurre egiteko lanean dihardute milaka boluntario eta eragilek. Askotariko laguntza moduak zabaldu dira azken asteetan -ekarpen ekonomikoa egiteko eskaera egin da, kasurako-. Bide horretan, 10.000 euroko ekarpena egingo dio Fagor Taldeak laguntza humanitarioa eskaintzen ari den Gurutze Gorriari -egunotan Valentziako Erkidegoan diharduen eragile nagusienetako bat da-.
Modu horretan, Fagorrek haren aletxoa jarri gura izan du Valentziako Erkidegoan gertaturiko ezbeharraren aurrean.
"Komunitate eta herrien arteko elkartasunak berebiziko garrantzia du halako ezbeharren aurrean. Larria da egoera, erantzun azkarrak eta kolektiboak eskatzen dituena. Boluntario ugari ari dira egunotan era bateko eta besteko laguntza eskaintzen. Ahalegin horretan, haren aletxoa jarri gura izan du Fagorrek, boluntario horiek lanean segitzeko bitartekoak izaten jarraitu dezaten”, azaldu du Aritz Otxandiano Kanpo Fagor Taldeko Iraunkortasun arduradunak.
Kalte ugari
Copernicus sateliteak zabaldutako datuen arabera, 530 kilometro karratu inguru hartu zituen tanta hotzaren urak, Valentziako Erkidegoaren %5 inguru. Horren ondorioz, 75 eskualdetako 190.000 lagun dira kaltetuak. Uholdeak urriaren 29an izan baziren ere, oraindik kaleak garbitzeko, gorpuak topatzeko, oinarrizko zerbitzuak berreskuratzeko… lanean ari dira milaka boluntario.