Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
"Denok gozatzen dugu, barrukoek eta kanpokoek"
50. urteurreneko ekitaldietan murgilduta dabil aurten Eika eta ospakizun horien barruan ate irekien jardunaldia egin zuten joan den zapatuan.
Mende erdi konpromisoak sustatzen. Eika gara, eta hori ospatzera goaz! da 50. urteurreneko ospakizunetan erabiltzen ari diren leloa. Eskualdeari eta pertsonei eskerrak emateko asmoz hainbat ekimen eta jardunaldi ari dira egiten eta ate irekien jardunaldia izan zen horietako bat.
Eikako langile eta hauen familiekin ospatu ahal izan zuten urteurrena, adin guztientzako ekintzekin.