Irakurriena
- 1. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 2. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 3. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 4. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 5. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
- 6. Ategiren I. Energia Foroa: Trantsizio energetikoa, lehiakortasun industrialaren erdigunean
2023an 50.urteurreneko ospakizunak egingo ditu Eikak
Aurten 50 urte beteko dira Eika sortu zela. Eskualdean, eta bereziki emakumeentzat, lana sortzeko jaio zen kooperatiba bizkaitarra orain dela mende erdi. Eta gaur egun ere, etorkizunari begira dihardu, gaur egungo eta ondorengo belaunaldientzako aberastasuna eta lanpostu jasangarriak sortzen.
"Balio kooperatiboetan oinarrituta egiten dugu lan, elkarrekin, lankidetzan eta euskaraz". Hala diote Etxebarria auzoan (Bizkaia) kokatuta dagoen kooperatibako gizon emakumeek. Mende erdi daramatzate ingurunearekiko konprometituta eta gaur egun mundu mailan ere erreferente bilakatu dira. 'Mende erdi konpromisoak sustatzen. Eika gara, eta hori ospatzera goaz!' izango da aurtengo ospakizunetan erabiliko duten leloa. Eta urteurrena ospatzeko ekimen eta jardunaldi ezberdinak egingo dituzte, eskualdeari eta pertsonei eskerrak emateko asmoarekin. "Eskerrik asko, 50 urteotako ibilbidean, Eika den hori izateko zuk ere egin duzun ekarpenarengatik".