Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Jose Ignacio Mujikak 2024ko GALBAHE Saria jaso du
2024ko asmatzaile onenaren GALBAHE Sariaren irabazlea Jose Ignacio Mujika da, iazko azarotik erretiratua bizitza oso bat Copreci S.Coop. kooperatiban bere onena ematen aritu eta gero. Saria ondo merezitakoa da asmatzaile gisa egindako ibilbide oparoarengatik: 22 patente familiatan ageri da bere izena asmatzaileen zerrendan. Gainera, patente arloan erreferente izan da Coprecin azken hogei urte baino gehiagotan. Patente mailan eta orokorrean jabetza industrial eta intelektual mailan urte guzti hauetan Coprecik egindako lan onaren atzean Mujikaren ekarpena dago neurri handi batean.
GALBAHE Sariari buruz
Galbaianek GALBAHE Saria ematen dio urtero bere irizpideen arabera saria jasotzeko meritu gehien pilatu duen asmatzaileari. Sari honen bidez, Galbaianek balioan jarri nahi ditu inguruko asmatzaileak, asko eta oso onak baitira.
Hauek izan dira aurreko urteetako irabazleak:
- 2016 - Felix Kerejeta (Copreci)
- 2017 - Eneko Izquierdo (ULMA Packaging)
- 2018 - Tomás Morlanes (Fagor Automation)
- 2019 - Manu Colino (ULMA Construcción)
- 2020 - Ez zen eman pandemiaren ondorioz
- 2021 – Arrate Jaureguibeitia (Biolan)
- 2022 – Bitor Mendiguren (Ingeteam-eko sortzailea)
- 2023 – Nagore Abrisketa (Vicinay Marine Innovación)