Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
K-Foroa 2026: komunikazioan narratibak duen indarra
Aurtengo edizioan, “Narratibaren garrantzia eta indarra, komunikatzeko eta kontatzeko moduak” izan da abiapuntu nagusia. Jardunaldian zehar, komunikazioaren erronkak eta aukerak aztertu dira, bereziki kooperatibetako praktika errealetatik abiatuta.

Pello Rodriguezek, MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko presidenteak, eman zion jardunaldiari hasiera. Ondoren, Javier Marcos eta Iban Garate Komunikazio departamentuko kideek MONDRAGONeko komunikazio plana aurkeztu zuten.
Kafe-etenaldiaren ostean, eztabaidarako tartea ireki zen “Esperientziak: garena zelan kontatu kanal ezberdinetan” mahainguruaren bidez. Ane Zuazubiskarrek moderatuta, Eduardo Elizalde (Laboral Kutxa), Ainhoa Oyarbide(Eroski), Ander Olariaga (Orbea) eta Asier Ibarrondo (Data Comunicación) aritu ziren hizlari. Parte-hartzaileek, besteak beste, LinkedInen erabilera, marketin estrategiak, adimen artifizialaren aplikazioa eta enpresa-identitatearen eraikuntza izan dituzte hizpide.

Jardunaldiaren bigarren zatian, narratibaren indarrean sakondu zuten Jose Antonio Pérez Ledo gidoilari eta idazleak eta Karmele Jaio idazleak. Biek azpimarratu zuten kontakizunek pertsonengan eta erakundeetan duten eragina, ikuspegi osagarriak eskainiz.

Amaieran, jardunaldiaren ondorio nagusiak bildu ziren, eta parte-hartzaileek mokadutxo baten bueltan solasean jarraitzeko aukera izan zuten, sareak sendotzen eta ideiak partekatzen.

K-Foroak aurtengo edizioan ere agerian utzi du komunikazioa giltzarrietako bat dela erakundeen garapenean, eta kooperatiba orok ezinbestean egokitu beharra dutela komunikazioaren bilakaerara, atzean geratuko ez badira.