Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Fagor Industrial, Aloñako Igoeraren babesle nagusi
Historia luzeko kirol proba da, eta kooperatibaren laguntza ez da berria. Aurten, hori bai, babesletza indartzea erabaki du, sortu zenetik 50 urte igaro direnean. Horri esker, besteak beste, Aloñako Igoeraren zuzeneko emisioa ahalbidetuko du Fagor Industrialek -Evasion TVn eta EITBn eskainiko da-. Gainera, aurtengoa, urte berezia da kirol probarentzat ere: Salomon Golden Trail National Series zirkuituan sartu da, kirol markaren babesa lortuta. Apirilaren 28an egingo da Aloñako Igoera, Oñatin -bertan dago Fagor Industrialen egoitza nagusia-, 9:30ean hasita. Esan moduan, Evasion TVn eta EITBn egongo da ikusgai.
Babesletzaz mintzo, kooperatibaren konpromiso sozialean, komunitateari ekarpena egiteko erantzukizunean, jarri du mira Patxi Azpiazu Echevarria Fagor Industrialeko presidenteak: “Urte berezia da guretzat. Gure kooperatibaren 50. urteurrena ospatzen dugu. Beti babestu izan ditugu gizarte ekinbideak, komunitatetik sortutakoak. Aurten, baina, ahalegin berezia egin gura izan dugu. Tartean, laguntza berezia eskaini diogu herrian horren garrantzitsua den Aloñako Igoerari. Lasterketa bat dator gure kooperatiba izaerarekin. Iraunkortasuna lehenesten du, parekidetasuna sustatu, segurtasuna bermatu, natura errespetatu…”.