Irakurriena
- 1. Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena
- 2. Ikerlanek elektronika aurreratuko laborategi aitzindaria inauguratu du Arrasaten
- 3. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 6. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
Zuzenbide kooperatiboari buruzko jardunaldian izan ziren LKS Next eta MONDRAGON
IUS Cooperativum, GEZKI, UPV/EHU-ko Zuzenbide Fakultatea eta International Cooperative Alliance-ek antolatutako Foroa, kooperatiben arteko lankidetzaren printzipioari buruz hitz egiteko elkargune izan zen eta zuzenbide kooperatiboan interesa duten mundu osoko legelariak bildu zituen.

Kooperatiben arteko kooperazioari buruzko ikuspegi praktikoa eman zuten Oihana García eta Beñat Salaberriak, LKS Next Legaleko abokatuek, Itziar Villafañez-ek moderatutako saioan
Kooperatiben arteko kooperazioari buruzko ikuspegi praktikoa eman zuten Oihana García eta Beñat Salaberriak, LKS Next Legaleko abokatuek, Itziar Villafañez-ek moderatutako saioan. Zehazki, kooperatiben arteko kooperazio ekonomiko eta politikorako formulez, bai eta kooperatiben arteko bategiteaz aritu ziren.
Bestalde, Amaia Arregi (LKS Next Legal) eta Aitor Bengoetxea (UPV/EHU), "Kooperatiben arteko kooperazioari begirada euskal kooperatibismotik" deituriko mahai-inguruan aritu ziren moderatzaile moduan. Bertan parte hartu zuten Patxi Olabarria (Kooperatiben Kontseilua), Rosa Lavín (KONFEKOOP Confederación de Cooperativas de Euskadi), Iñigo Iñurrategi (MONDRAGON Corporation), Nekane Artola (Euskal Herriko Ikastolak) eta Beñat Irasuegik (OlatuKoop).