Irakurriena
- 1. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 2. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 3. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
- 4. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioak 400 lagun baino gehiago elkartu ditu Bilbon
- 5. Guido Agostinelli dibulgatzaile argentinarrak MONDRAGON bisitatu eta sareetan arrakasta lortu du milioitik gora ikustaldi lortuta
- 6. Azaroak Arizmendiarrieta ekarriko du gogora
Zainketa aringarrien inguruko jardunaldiak Arizmendi Ikastolaren eskutik
Zainketa aringarria da bizitzaren azken fasean dauden gaixoentzako arreta. Jardunaldiek parte hartzaileei ikuspegia zabaldu nahi diete, zaintza mota honi nola heldu irakatsiz. Hala, gaixotasunei aurre egiteko bide berriak, teknologia berrien aplikazioa, zerbitzu sozialen garapena eta gaurkotasunari lotutako beste hainbat gai jorratuko dira. Topaketak, “bai ikasleak eta bai lanean dabiltzan laguntzaileak trebatzeko” helburuarekin egiten direla adierazi digu Arantza Hernandez Erizaintzako Zaintza Osagarrien arduradunak. Arizmendi Ikastola duela hamabost urte hasi zen laguntza osagarrien titulua eskaintzen. "Jendea prestatu" beharra zegoen, eta honela eskaintza zabalagoa ematea erabaki zuten jardunaldien bitartez.
Arantza Hernandez, Arizmendi Ikastolako Ferixalekuko guneko erizaintzako gela batean.
Enpresen partaidetza
Goizean zehar hiru hitzaldi egongo dira, eta horien artean antolatzaileek nabarmendu dute Naomi Hasson Saiatu proiektuko erizain kudeatzaileak ‘Erizain laguntzailea eta bere garrantzia familia-unitatean’ izenburuarekin eskainiko duena. Honetaz gain, Jesús Millas Oñatiko Osasun Zentroko familia medikua eta Debagoieneko Ospitaleko ESIko Zaintza Aringarrietako kidea, zainketa mota horien antolaketaz arituko da. Jarraian, Txagorritxu Ospitaleko Maria José Almaraz medikuak bioetika gaia landuko du. Era berean, teknologia berrien gainean, Osarean enpresa jardungo da. Arratsaldean tailerrak izango dira, zainketa aringarriak jasotzen ari diren pertsonei eta senitartekoei nola lagundu irakasteko asmoarekin.
Jardunaldietako sarrera dohainik izango da; arratsaldeko tailerretan parte hartu nahi duenak, berriz, 15€ ordaindu beharko du. Izena emateko azken eguna martxoaren 8a izango da. Ekitaldiaren hasieran parte hartzaileen akreditazioa egingo da. Informazio gehiago webgunean http://arizmendipro.eu/ekimenak/erizaintza-jardunaldiak.
