Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Webgune berritua abiarazi du MONDRAGON Venturesek, berrikuntza eta negozio berrien garapena bultzatzeko
MONDRAGON Venturesek webgune berritua jarri du martxan, Sustapen Zentroa izatetik Corporate Venture Capital eta berrikuntza irekiko plataforma izatera egindako bilakaera erakusten duen espazio berritu gisa.
Webguneak irudi bisualagoa eta dinamikoagoa aurkezten du, zeinean MONDRAGON Ventures zer den, zer eskaintzen duen, zer helburu dituen eta nola lan egiten duen modu ulergarrian kontatzen baitu. Gainera, lantaldea erabiltzaileari aurkezten zaio, taldea osatzen duten pertsonak hobeto ezagutzera ematea helburu.
“Webgune berrituak irudi bisualagoa eta dinamikoagoa aurkezten du, MONDRAGON Ventures zer den modu ulergarrian kontatuz”
Berrikuntza nagusien artean, besteak beste, azpimarratzekoa da kooperatibek ikusgarritasun nabarmenagoa dutela, sektoreka antolatuta. Gainera, partaide diren enpresen eta MONDRAGONeko kooperatiben gaitasunetatik sortutako proiektuen portfolioa ere badago, intereseko arloen arabera iragaztea ahalbidetzen duena.
Webguneak, gainera, aktualitate-atala, LinkedIn eta newsletterrerako sarbide zuzena, eta “Bidali zure proiektua” inprimakia jasotzen ditu, MONDRAGONekin lankidetzan aritu nahi duten oinarri teknologikoko startupei zuzendua.
Webgunea bisitatzeko egin KLIK HEMEN.