Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
VII. Berdintxiketan bikotekako lasterketa herrikoia
Zazpigarren urtez Mondragon Unibertsitateak Berdintxiketan bikotekako lasterketa herrikoia antolatu du martxoak 10erako. Aurtengoa ekitaldi berezia izango da, izan ere, Txantxiku Ikastolak ospatuko duen 2017. urteko Kilometroak lan taldean ari diren zenbait herritarrek ere parte hartuko dute antolaketan eta ekintzaren sustapenean. Testuinguru honetan, haurrek parte hartzeko aukera izango dute, lehen aldiz.
Ibilbideak ezberdinak izango dira adinaren arabera, eta, ez hori bakarrik, animatzen diren oñatiar nagusiek zirkuitu berria estreinatuko dute aurtengoan. Distantziari dagokionez, berriz, bost kilometroko distantzia izango du baita VII. ekitaldiak ere.
Hona hemen egitaraua, martxoak 10erako:
- 17.00etan: umeen lasterketa. Hasiera Oñatiko Enparantzan.
- 18.30etan: 16 urtetik gorakoentzat. Hasiera Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Campusean.
Parte hartzea nahi izanez gero, egunean bertan ere Enpresagintzako campusean izen eman daitekeen arren, aurrez egitea gurako lukeenak ere badu aukera, https://sites.google.com/a/mondragon.edu/berdintxiketan/izen-ematea loturan klik eginez eta izen-emate orria betez.