Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Urrian kongresua Donostian eredu kooperatiboaren erronken inguruan
“Eredu kooperatiboa egungo erronken aurrean” izenburupean kongresua egingo da urriaren 15 eta 16an Donostian. Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroan egingo da biltzarra eta antolatzaileak dira GEZKI/EHU, LANKI/MU eta IEC/DEUSTU.
Norantz doa eredu kooperatiboa eta zeintzuk dira etorkizuneko erronkarik nagusienak? Galdera horiei erantzuten saiatuko dira urriaren 15ean eta 16an Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak antolatutako kongresuan.
Kooperatibisten, unibertsitarioen eta politikarien arteko elkarrizketa bultzatuko da bertan izango diren hitzaldi, solasaldi eta bisita kooperatiboen bitartez.
Euskal herriko eta Euskal Herritik kanpoko adituak izango dira Euskal Herriko unibertsitate arteko lehen kongresu kooperatiboan.
Harremanetarako bideak: gezki@ehu.eus