Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Unibertsitatea eta enpresa batuko dituen proiektu aitzindaria Aretxabaletan
Prebisio guztiak betez gero, Mondragon Unibertsitatea 2012ko irailean hasiko da bertan eskolak ematen eta Goienak data hori baino lehenago tokiz aldatu beharko du. LKSk diseinatutako zentroak jasangarritasunari dagozkion irizpide guztiak beteko ditu. Kutsatzen ez duten materialak erabiliko dituzte, PVCaren alternatibak, eta diseinuaren ikuspuntutik, ingurura egokituko da.
Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako Ikus-entzunezkoen Fakultate berriak eta Goienak konpartituko dituzte zenbait espazio eta komunikazioarekin lotutako jarduerak jarriko dituzte martxan elkarrekin, kazetari multimediaren ikuspuntutik. Horrez gain, berrikuntza-proiektuak egingo dituzte eta fakultateko ikasleek Goienan egin ahal izango dituzte euren praktikak: telebistan, paperean edo Interneten.
Proiektuaren nondik norakoak, MUtelebistan
MUtelebistan egin dute Aretxabaletako Campusaren gaineko erreportajea, eraikitze-lanak nola doazen kontatuz. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko adarra. Campus berrian Mondragon Unibertsitatea (Ikus-entzunezko komunikazioa) eta Goiena Komunikazio Zerbitzuak elkartuko dira, lehena aspaldiko eraikin industrial berritu batean eta bigarrena eraikin erabat berrian.
