Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
ULMAk euskararentzako bidegorriak sustatzen jarraituko du
Euskarak bidegorriak behar dituela aldarrikatu zuten Ulmako langileek eta Oñatiko 3 ikastetxeetako LH6ko umeek. 
150 pertsonak baino gehiagok 5 kilometroko ibilbidea egin zuten bidegorrian Ulmaz Ulma , “ULMA GARA, EUSKARA GARA” lemapean. Ibilbidean zehar, Ulmako negozioetan egiten diren produktuak eta lanean euskara gero eta gehiago erabiltzeko euskara planetatik egiten den lana ezagutzeko aukera izan zuten.
Ibilbideak Oñatiko plazaraino eraman zuen tropela eta plazan Amaia Txintxurretak umeak dantzan jartzeko ardura izan zuen bi orduz.
Festari amaiera emateko eta Ulmaren 55. urteurrena ospatzeko, Oñatiko Ganbara abesbatzak, Oinatz dantza taldeak eta KALAKAN musika taldeak kontzertu bikaina eskaini zuten San Migel elizan, bertaratu ziren ia 600 lagunen gozamenerako. Ospakizunari bukaera biribila eman zitzaion horrela.
