Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
ULMA Taldeak bere bazkide eta langileei zuzendutako argazki lehiaketa abian jarri du
Jasotzen diren argazki guztien artean 12 izango dira 2015eko egutegian agertuko direnak. Gainera, parte hartzaile guztien artean “Euskolabel Gabonetako Saskia”oparituko da abenduaren 18an. Bertan agertuko diren produktu batzuk hauek dira: BIGA erreserba handiko urdaiazpiko onduaren pakete bat, Txorizo Lodia, solomo ondua, Idiazabal ardi gazta zatia, ahuntzaren gazta laktikoa, Getariako antxoak eta hegaluzea, Ibarrako piperrak, bonboiak txakolinetan, Tolosako babarrunak, Getariako Txakolina eta abar.
Epea eta baldintzak:
Argazkiak 2014ko abenduaren 17a bitartean bidali beharko dira.
Lehiaketa honetan langile bakoitzak gehienez 6 argazki bidali ahal izango ditu eta horietatik bat bakarrik aukeratu ahal izango da egutegi korporatiborako.