Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
ULMA taldeak “.eus” domeinua estreinatu du
ULMA Taldea Euskal Herrian dagoeneko ".eus" domeinua aktibatuta duten 91 erakunde eta enpresen artean dago. Izan ere, www.ulma.eus aktibatu du eta bertatik euskarazko web edukietara sartu daiteke.
ULMAk, ekimen "aitzindari" horrekin, ".eus" domeinu berria sustatzen lagundu eta babesten du, euskal hizkuntza eta kultura sarean ikusgarriagoa izan dadin.
Domeinua plazaratzeko bi fase egongo dira, bat esklusiboa eta bestea abiaraztekoa.Lehen fasean 91 webgune “aitzindarik” izango dituzte Interneteko helbideak sarean euskararen domeinuarekin.
Joan den apirilean aktibatu zen lehendabiziko webgunea ".eus" domeinuarekin, PuntuEus Fundazioak argitaratutako www.domeinuak.eus, eta bere helburua da Interneteko euskararen hizkuntz eta kultur komunitate zabalak domeinuaren beraren izen batekin izan dezan isla.