Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Ulma Fundazioak "Bidegorriak euskararentzat" ekimena jarri du martxan
Ekintza honen helburua da Ulmak euskararekin daukan konpromisoa langileen artean sozializatzea, eta ondoren konpromiso hori gizarteratzea eta Oñatiko herriarekin konpartitzea.
Izan ere, Oñati arnasgunea da euskararentzat. Bidegorriak euskararentzat esanez, aldarrikatu nahi dugu euskarak bidegorriak behar dituela, bertako hizkuntzak arnasa hartzeko guneak, eta Ulmak ere bere ekarpena egin nahi duela lan-arloan euskarari bidegorriak eskainiz, lanean euskara gero eta gehiago erabiliz.
Bidegorriak euskararentzat urte osoko egitasmoa da eta hizkuntza ekologiaren diskurtsoan oinarrituta dago. Diskurtso hori zabaltzeko, hainbat ekintza egin ditu Ulmak urtean zehar: diskurtsoren berri emateko dekalogoa zabaldu, hizkuntzei buruzko lehiaketa eta konpromisoak adierazteko Euskararen Muralak eta Ulmako organoetako lanketak.
Konpromiso hori gizarteratzeko asmoz, irail erdialdera, Ulmako pertsona erreferenteak Oñatiko ikastetxeetara joango dira LH6-ko umeei Ulma ezagutzera eman eta euskararen normalizazioari egiten dion ekarpena azaltzeko. Eta, konpromisoaren eta kooperazioaren bidetik, irailaren 23an bidegorriak euskararentzat izango dira, jendez eta konpromisoz beteko ditugu bidegorriak eta Oñatiko plaza. Ospakizuna jai giroan egingo dugu, Amaia Txintxurretarekin batera eta KALAKAN musika taldearen kontzertuarekin emango diogu amaiera jaiari.
Irailaren 23ko egitaraua
- 16:30 Denok elkarrekin bizikletaz, oinez, korrika, patinetez edo norberak nahiago duen moduan, bidegorrian zehar Zubilagako errotondatik Oñatiko plazaraino.
Ulmak 55 urte betetzen dituelako, Ulma Fundazioak eta Ulmako Euskara Motibazio Taldeak kontzertu antolatu du. Horrela, Bidegorriak euskararentzat egitasmoari amaiera emango diogu eta urtebetetzea ospatuko dugu Oñatiko herriarekin.


