Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Ulma Constructionek Estatu Batuetan duen posizioa indartu du, SOCON Forming & Shoring erosita
Ulma Constructionek SOCON Forming & Shoring erosi du, Estatu Batuetako ULMA Form-Works, Inc. filialaren bitartez, AEBetako hego-ekialdeko kostan duen presentzia handitzeko eta sendotzeko asmoarekin. SOCONek Georgian eta Alabaman ditu bulegoak eta enkofratu eta eraikuntzaren merkatuetarako hornitzaile ezaguna da aipatutako zonaldean, 2008az geroztik. Etxebizitzetako eraikinak, altuera handiko eraikinak eta ospitaleak egiteko proiektuak egiten ditu, bai eta uraren tratamendurako plantak eta zubiak eraikitzekoak ere. Atlantako Braves Stadiuma eta Georgiako Aquariuma dira bere proiektu enblematikoetako bi.
Kokaleku berri horiekin eta Floridan laster irekiko den egoitza logistikoarekin, New Jerseyn eta Marylanden jada daudenekin batera, ULMAk aukera izango du herrialde horretako ekialdeko kostako merkatu osora iristeko, Estatu Batuetako zonalde horretan baitu sektoreak ahalmenik eta hazkunderik handiena. Erosketa horrekin, Ulma Constructionek aurreikusten du datozen 3 urteetan 2015eko fakturazioa hirukoiztuko duela AEBetako merkatuan.