Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Ulma Architectural Solutions partaide Bartzelonako La Marina auzoko berrantolaketan
La Marina areako berrantolaketa 10 sektorea deitutako Bartzelona hiriko gunearen eraldaketa handia da. Berrantolaketa horren bidez, hiriko hego-ekialdeko zerrenda urbanizatuko da: garai batean 750.000 m2-ko industria-eremu handia zena, Eixampleko berrogei etxadi baino gehiagoren baliokidea eta ia Bartzelonako jatorrizko nukleoarena, Barri Gótic auzoa, 825.000 m2 azaleraduna.
Ulma Architectural Solutions berrantolaketa honetan partaide da eta drainatze kanal gama zabala instalatu du.
Guztira instalatutako 350 metro lineal izan dira eta horretarako S350 kanal modeloa erabili zen proiektu honetarako bereziki diseinatutako PE5318 tapa itsuarekin batera.
Azken puntu hori eta eskainitako soluzio teknikoa, malgutasuna eta egokitzapena giltzarriak izan dira Ulma Architectural Solutionsek proposatutako drainatze soluzioa hautatzeko orduan.
Hiri-aprobetxamenduko proiektu honek sabaiaren %73 bideratuko du etxebizitzara eta %27 ekonomi jardueretara; lurzoruaren %17 berdeguneetara eta %15 ekipamenduetara bideratuz.