Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Txinako Kunshan eskualdeko ordezkaritza bat, MONDRAGONen
MONDRAGONek Txinako Kunshan eskualdearekin duen harremana 20 urte betetzetik gertu dago (2027an). Gaur egun, 5 kooperatiba daude Kunshanen, eta unibertsitatearekin ere harremanak bilatzen dira, irakasleen eta ikasleen truke- eta mugikortasun-programetarako. Bide horretatik, erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatzeko balio izan zuen topaketak.
Vicente Atxak, Mondragon Unibertsitatearen errektore eta MONDRAGONeko lehendakariordeak, kooperatibek hezkuntza dualean duten lidergoa azpimarratu zuen, duela 80 urtetik hona prestakuntza-zentroen eta kooperatiben inplikazioarekin pertsonak lan-munduan txertatzen egin duten lana azpimarratuz.
“Hasiera-hasieratik egin du MONDRAGONek hezkuntza dualaren aldeko apustua, gure nortasunaren ezaugarrietako bat da. Gaur egun, unibertsitate berritzailea dugu, ikerketa enpresen beharrekin lerrokatzen duena, haien lehiakortasuna hobetzen saiatzeko. Gure unibertsitatea duala eta bokazio praktikoa duena da, eta gizartea eraldatzea bilatzen du, ezagutzatik abiatuta. Kunshanekin elkarlanerako aukera handiak ditugu arlo horretan”.

Kunshaneko Gobernuaren presidenteorde Sun Yong-ek MONDRAGONek azken 20 urteotan Txinako eskualde honen garapenean egindako lana eskertu zuen, eta bisitaren helburuetako bat “lehendik dauden loturak estutzea” dela azpimarratu. Horrez gain, Kunshanen izaera berritzailea goraipatu zuen: “Aitzindariak gara industria sektoreetan, Adime Aritifizalean, karbono gutxiko jardueretan, mugikortasun elektriko konektatuan, hegazkingintzan, baita modan ere. Ekosistema industrial oso teknologiko bati buruz ari gara”.
Oskar Goitiak ere, MONDRAGON Internacionaleko presidenteak, harremanak estutzeaz aritu zen, ez bakarrik negozio eta industria arloan, baita unibertsitate arloan ere, “albiste ona izango litzateke 10 urte barru, bi nazionalitateetako ikasleek sortutako negozio kooperatiboez hitz egiten aritzea”.
MONDRAGONeko eta Kunshaneko ordezkariek opariak trukatu zituzten topaketa amaitzeko.
