Irakurriena
- 1. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 2. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 3. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 4. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
- 5. Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
- 6. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
TU Lankidek MONDRAGONen jarduera ekintzailea aztertzen du azken zenbakian
Aldizkariaren lehen orrialdean editoriala irakur daiteke, eta bertan gogorarazten da TU Lankidek 60 urteko historia betetzen duela. Era berean, Arizmendiarrieta hil zeneko 44. urteurrena ere gogora ekartze da, ilobari egindako elkarrizketa baten bidez eta haren irudiaren eta Barinagako baserriaren irudiaren bidez.

Azaleko gaiari dagokionez, 2020ko laugarren zenbakiak sakon aztertzen du ekintzailetzaren gaia. Hainbat artikuluk eta mahai-inguru batek sustapena eta lankidetza aztertzen dituzte, baita interes korporatiboko proiektu potentzialen identifikazioa ere. Sustapen Zentro Korporatiboko taldearen ahalegin horri esker, MONDRAGON eta kooperatibak Big Datan, energiaren sektorean, teknologia berrietan, plataforma digitaletan eta abarretan espezializatutako hainbat startup babesten ari dira.

Bestalde, aldizkariak elkarrizketa bat jasotzen du Iñigo Ucin MONDRAGONeko lehendakariarekin, “Pandemia honetan kooperatibek egin dutena ikusgarria izan da” titularrarekin. Halaber, ohiko beste atal batzuk ere kontsulta daitezke, hala nola albisteen bilketa, iritzi eta elkarrizketak…
Gure kooperatibetan paperean dagoen aldizkaria gure hemerotekan ere ikus daiteke: