Irakurriena
- 1. Mondragon Unibertsitateak proiektu estrategiko berriekin ekin dio ikasturteari
- 2. Urriaren 19an egingo da Mundukideren Lasterketa Solidarioaren X. Edizioa
- 3. Gazteentzako programazio tailerrak Garaia Parke Teknologikoan, Algorithmics-en eskutik
- 4. MONDRAGON Ingurumen Foroak lehen bilera presentziala egingo du Garaian
- 5. Irailak 8, Kooperanteen Nazioarteko Eguna
- 6. Mikel Larrea, Konfekoopeko zuzendari nagusi berria
TU Lankide berrituta dator

Martxoan kaleratu den aldizkaria eraberrituta dator, eduki zein diseinu aldetik. Web gunean martxan izan den inkestaren bitartez, irakurleen iritziak jaso dira eta horren ondorioa da, hain zuzen, orain aurkeztu den aldizkari berria.
Diseinuari dagokionez, restyling-a egitea izan da helburua eta horren bitartez, aldizkari atsegina, modernoa eta irakur erraza lortzea.
Edukiak
Aldizkariaren edukiari dagokionez, egokitzapenak hiru atal nagusietan izan du eragina. Alde batetik, Kooperatibetako Berrietan, kooperatiben gaurkotasuna da nagusi eta aipagarri izan diren albisteen aukeraketa egiten da, nolabait aniztasuna adieraziz, protagonistekin elkarrizketa motzak txertatuz, eta beti ere gogora ekarriz albiste horiek hobeto garatzeko webgunea kontsultatu behar dela.
Horrez gain, portadako gaia kontuan hartuta, sakonean aztertzea da heburua, ikuspegi desberdinak kontsideratuz, adituen iritziak partekatuz eta gaia errotik aztertuz.
Atalen kapituluan, berriz, kolaborazioak indartu dira, batik bat kultura kooperatiboarekin zerikusia dutenak, eta gainera badira beste atal berri batzuk ere, hala nola: Euskal Kultura, TUiterias, Koop mundi, Dibisioetako notizia edota elkarrizketa, Errezeta osasungarriak... Nolanahi ere, aldizkari entretenigarria egitea da erronka.
Web gunea
Berriztapena paperean oso nabaria den bezala, web gunean ere badu bere isla, bi bertsioak konektatuta baitaude.
Web gunetik aukera dago eguneroko notiziak hiru hizkuntzetan irakurtzeko (euskaraz, gazteleraz, ingelesez); pdf osoak deskargatzeko, hileroko boletinetara harpidetzeko, edota hemeroteka osoa kontsultatzeko, hau da, 1960an aldizkaria sortu zenetik publikatu diren ale guztiak kontsultatzeko.