Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Trantsizio energetikoa sustatzeko esku-hartze proposamena aurkeztuko du Debagoiena 2030ek
Esku-hartze hori osatzen duten zortzi proiektuak aurkeztuko dira ekitaldian. Bertan parte hartuko dute, besteak beste, D2030 ekimeneko kide diren Arrasateko eta Bergarako udaletako ordezkariek, Fagorrek, eta energiaren sektorean lanean diharduten zenbait eragilek; esaterako, Energiaren Euskal Erakundeak.
Lurraldearen garapen komunitarioan sakonduz, 2050 urterako adimentsua, inklusiboa eta klimatikoki neutroa izango den Debagoiena bateranzko eraldaketa bultzatzea helburu duen ekimena da Debagoiena 2030. Eskualdeko askotariko eragileak dira garapen iraunkorreko sarearen parte. Hezkuntza eragileak, administrazio publikoa, sektore pribatuko enpresak, kooperatibak eta bestelako eragileak.
Trantsizio energetikoaren esku-hartze proposamena
2020 urtean Debagoiena 2030en Gobernu Batzordeak eskualdean trantsizio energetikoa sustatzeko prozesu bat abiaraztea onartu zuen. Ordutik, eragile publikoen (udalak, garapen-agentziak, etab.), eragile espezializatuen (KREAN, Goiener, Ekitermik, H-Enea, etab.) eta eragile komunitarioen (ikastetxeak, herritarrak) parte-hartzearekin, erronkaren azterketa bateratua egin, eta esku hartzeko proposamen bat diseinatu da.
Esku-hartzea datuetan
8 proiektu: Zortzi proiektuk osatzen dute proposamena. Hauek dira izenburuak: Debagoiena Eraberritzen, Eraldaketarako erregulazioa, Energia denontzat, Birgaitzen, Tokiko Sorkuntza Berriztagarriak, Ikastetxe-Klik, Debagoieneko aukera energetikoak eta Energia adierazleak.
46 eragile: Energiaren esku-hartzean 46 eragilek hartuko dute parte guztira. Tartean daude erakunde publikoak –Debagoieneko Udal guztiek hartuko dute parte proiektuetan, Aramaiok izan ezik– Garapen Agentzia, eta baita Suradesa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Nekazal bulegoa eta Udalsarea, besteak beste. Debagoieneko ikastetxeek –Eskoriatzakoak izan ezik beste guztiek– ere hartuko dute parte Ikastetxe-Klik proiektuan.